Mondragon Korporazioak bultzatutako ekimena Gasteizko Buesa Arenara ailegatuko da zapatuan. Hamabost mila lagun batu nahi ditu bertan Korporazioak.
Urtebeteko lanaren ostean, talde mutrikuarrak taldearen izen bera daraman lehenengo diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du barikuan, 23:30ean, Mutrikuko Beheko Plazan. Disko freskoa dela esan dute taldeko kideek.
Euskal Herriaren historia hurbileko aldi desberdinak gogorarazi nahi dituzte ekimenen bitartez. Asteburuan hasiko dira ekimenak itsasgarri erakusketagaz.
Urriaren 3tik 6ra bitartean ospatuko da Ondarroan bi urterik behin ospatzen den jaialdia. Sarrerak barikutik [irailak 13] aurrera egongo dira salgai.
Santa Eufemi eguna ospatuko dute aulestiarrek astelehenean [irailak 16], eta datorren asteburura arte luzatuko dituzte jaiak. Rock kontzertuak barikuan [irailak 20] izango dira.
Lanak bihar eta etzi egingo dituzte. Oinezkoentzako bidea zabalik egongo da.
Asteburuko jokatuko diren estropadak ikusteko autobusetan joan nahi dutenek gaur eta bihar eman beharko dute izena arraun elkartean.
Kostaldeko errepidea zabalik egongo zen edo ez ziur ez zegoenez, lasterketa aurten ez egitea erabaki dute.
Ordura arte, Zelaibarrira zuzentzeko, Goikoportaletik sartzen jarraitu beharko dute ibilgailuek. Urbitarteko lanak, berriz, irailaren amaierarako amaituta egotea espero dute.
Lekitto Bedarra taldeak eguenerako [irailak 12] ipini du hitzordua. 16:00etatik 18:00etara egingo da ekintza.