Ondarroako Kamiñaldeko hormaren mantentze eta ikuskatze lanek zenbait aldaketa eragingo dituzte zirkulazioan
Lanak bihar eta etzi egingo dituzte. Oinezkoentzako bidea zabalik egongo da.
Kamiñaldeko mendi magala eusteko egindako hormaren ikuskatze lanak eta mantenimendua egingo dituzte datozen egunotan, eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu Kamiñalderantz doan errepidean. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, ikuskatze lanak eta mantenimendua egiteko garabiak ekarriko dituzte bihar [irailak 12] eta etzi [irailak 13]. Oinezkoentzako bidea zabalik egongo da, baina arretaz joateko eta langileei zein seinaleei arreta jartzeko gogoratu dute.
Bihar, esate baterako, 08:00etatik 18:00etara bitartean debekatuta egongo da lan eremuan aparkatzea. Aurreratu dutenez, ibilgailuak bypass baten bitartez igaro ahalko dira. Etzi, berriz, 10:00etatik 18:00etara lan eremua guztiz itxita egongo dela jakitera eman dute. “Ibilgailuen zirkulazioa debekatuta egongo da San Ignazio kaletik”.