Poker, briska, mus, tute eta hiru txirlo txapelketak jokatuko dituzte Markina-Xemeinen
Poker, mus eta hiru txirlo norgehiagokak zapatuan [irailak 21] jokatuko dira, eta briska eta tutea, berriz, domekan [irailak 15].
Markina-Xemeingo Hiru Txirlo Elkartea, Uhagon, Sakris eta Txotxiki Bik antolatuta, poker, briska, mus, tute eta hiru txirlo bola txapelketak jokatuko dituzte asteburuan, Markina-Xemeinen. Poker, mus eta hiru txirlo norgehiagokak zapatuan [irailak 21] jokatuko dira, eta briska eta tutea, berriz, domekan [irailak 15].
Zapatuan, 16:30ean, eman beharko da izena pokerrean zein musean jokatzeko. Poker txapelketa Uhagon kulturgunean jokatuko da, musa, aldiz, Sakris tabernan. Hiru txirlo bola joko txapelketako norgehiagoka Uhagon osteko bolatokian lehiatuko dute. Parte hartu nahi dutenek 17:00etan daukate izena emateko aukera.
Domekako briska eta tute txapelketak Sakris tabernan jokatuko dira. 16:30ean eman behar da izena briskan jokatzeko eta 18:00etan hasiko da tuterako izen emotea.
EGITARAUA
ZAPATUA (Irailak 14)
- POKER. Izen emotea: 16:30, Uhagonen.
Sariak: Lehenengoarentzat txapela eta dirua eta bigarrenarentzat dirua. - MUS. Izen emotea: 16:30, Sakris tabernan. Bikoteko 15 euro ordaindu behar da.
Sariak: Lehenengo bikotearentzat txapela eta %50; bigarrenarentzat %30; hirugarrenarentzat %20. - HIRU TXIRLO. Izen emotea: 17:00, Uhagonen. 5 euro ordaindu behar da buruko.
Sariak: Lehenengo bikotearentzat txapela eta %40; bigarrenarentzat %30; hirugarrenarentzat %20; laugarrenarentzat %10.
DOMEKA (Irailak 15)
- BRISKA. Izen emotea: 16:30, Sakris tabernan. Bikoteko 12 euro ordaindu behar da.
Sariak: Lehenengo bikotearentzat txapela eta %50; bigarrenarentzat %30; hirugarrenarentzat %20. - TUTE. Izen emotea: 18:00, Sakris tabernan. Bikoteko 12 euro ordaindu behar da.
Sariak: Lehenengo bikotearentzat txapela eta %50; bigarrenarentzat %30; hirugarrenarentzat %20.