Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

300 bat igerilari batuko ditu Mutriku eta Deba batuko dituen Flysch Beltza itsas zeharkaldiak

Proba zapatu [irailak 21] goizean egingo dute. Parte hartzaileek Saturraran hondartzatik edo Mutrikuko moilako arlanpatik irtetzeko aukera edukiko dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/09/19

Eibar Igerixan Kirol Klubak antolatuta, VI. Flysch Beltza igeri zeharkaldia jokatuko da zapatuan [irailak 21] . Euskal Kostaldeko Geoparkearen flyscharen itsasbidea jarraitu beharko dute urtero proban parte hartzen duten 300 bat igerilarik. Hain zuzen ere, Mutriku eta Deba batuko ditu igerian itsas zeharkaldiak.

Partaidetza ahalik eta zabalena batzeko asmoarekin, bi ibilbide proposatu dituzte antolatzaileek. Alde batetik, Saturraran hondartzan hasi eta Debarako Santiago hondartzaraino doan 6.500 metroko ibilbide luzea egiteko aukera egongo da, eta, bestetik, Mutriku portuko arlanpa eta Debako Santiago hondartza batuko dituen 3.000 metroko ibilbide motza. Neoprenoaren erabilera derrigorrezkoa izango da proba luzean, eta borondatezkoa laburrean.

Ibilbide luzea, asko jota, hiru ordutan egin beharko da. “Hasi eta bi ordura anoa postutik pasa ez diren edo gehienezko hiru orduak bete eta gero Debako hondartzara ailegatu ez diren parte hartzaileak jaso egingo dira”. Ibilbide motza, asko jota, bi ordutan egingo da. “Gehieneko bi orduak bete eta gero Debako hondartzara iritsi ez direnak jaso egingo dira”.

Proba luzea 10:00etan hasiko da Saturraranen, eta motza, berriz, ordubete beranduago Mutrikuko moilan. Proba hasten den tokietara joateko Debatik autobus zerbitzu berezia egongo dela aurreratu du antolakuntzak. Parte hartzaileek txanoak eta txipak proba egunean bertan jaso ahal izango dituzte 07:30etik aurrera, Debako hondartzan. “Bi irteerak baino ordu erdi lehenago informazio saio labur bat egingo dute, arauak gogorarazi eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko”.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, proban adin nagusiko edozeinek parte hartu ahal izango du. “14 urtetik gorakoek ere parte hartu ahal izango dute, baina gurasoen edo legezko tutorearen baimena eta proba egiteko gaitasun fisikoa dutela baieztatzen duen ziurtagiria beharko dute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.