Indarkeria matxista salatzeko protesta egingo dute Ondarroan
Azken urteotako udarik eskasenaren ostean, Ondarroako mugimendi feministak larrialdi feminista aktibatzea erabaki du. Protesta bihar gauean egingo dute Alamedan.
Ondarroako mugimendi feministak deituta, “indarkeria matxistagaz nazkatuta” daudela salatzeko protesta egingo dute barikuan [irailak 20] egingo dute, 21:00etan, Alamedan. Kaleak feminismoz betetzeko deia luzatu nahi die herritarrei. “Ekarri kandelak, linternak edo mugikorra, eta gaua argi moreekin beteko dugu”.
Taldeeko kideek azpimarratu dutenez, azken uda benetan eskasa izan da, eta hori dela eta, larrialdi feminista aktibatzea erabaki dute. “Uda honetan basakeria matxista bizi izan dugu. Aurtengo uztaila eta abuztua azken hamarkadako bortitzenak izan dira: hilketak, parrizidioak, emakumeen salerosketa, pederastia, estortsioa, desagerpenak, manadak, bortxaketak… “.
Gaineratu dutenez, egoera guzti horiek izu egoeran bitzitzera bultzatzen ditu emakumeak. “Ezin dugu azaroaren 25era arte itxaron. Ezin dugu ikasturte berria hasi ezer gertatuko ez balitz modura. Injustiziaren aurrean, zapalkuntzaren aurrean, mugimendu feminista beti erantzun irmoa emateko prest dagoela adierazi nahi dugu”.