Mutrikuarrek herrian izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute
Erasotua eta erasotzailea mutrikuarrak direla esan du EMA talde feministak. Mutrikuko Udalak bat egin du deialdiarekin.
EMA talde feministak herrian izandako eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko. Eguerdian Goiko Plazan bilduta adierazi dute herritarrek eta udal ordezkariek indarkeria matxistarekiko gaitzespena, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. “Erasotua eta erasotzailea herritarrak dira, eta gertatutakoari ikusgaitasuna eman nahi izan diogu”, azaldu dute EMAko kideek. Mutrikuko Udalak bat egin du deialdiagaz, eta erasotuari laguntza osoa eskaini dio.