Kamioi bat kateatuta geratu da Ondarroan, Artabide kalean
Kamioi frantsesak ordu laurden inguru egin ditu maniobretan. Auto ilara handiak sortu dira.
Lekeitiotik zetorren kamioi frantsez bat kateatuta geratu da gaur [irailak 25] eguerdian Artabide eta Antiaguako Ama kaleak batzen dituen bihurgunean. Arraina garraitzen duen tamaina handiko ibilgailua Usandizaga dendaren aurrean ez atzera ez aurrera geratu da. Udaltzaingoaren arabera, 13:00etan izan da gertaera.
Gertaerak auto ilara handiak eragin ditu ordu horretan, baina udaltzainen laguntzari esker, eta hainbat maniobra egin ondoren, kamioiak bere bideari ekitea lortu du. “Denbora gutxian egon da trabatuta kamioia. Ordu laurden inguru”.