Lea Ibilbideko IX. Martxan izena emateko epea amaitzear dago
Irailaren 30a [astelehena] baino lehen eman beharko dute izena martxan parte hartu nahi dutenek. Egunean bertan [urriak 5] ez da izena emateko aukerarik egongo.
Urriaren 5ean [zapatua] egingo duten Lea Ibilbideko IX. Martxan parte hartu nahi dutenek irailaren 30a [astelehena] baino lehen eman beharko dute izena. Antolatzaileek adierazi dutenez, leakomartxa@hotmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute izen-abizenak, nondik datozen, ume edo nagusi diren, eta ibilbide luzea edo laburra egingo duten zehaztuz. Gainera, ohartarazi dute egunean bertan ezin izango dela izenik eman.
Bederatzi urte beteko ditu aurten Lea Ibilbideko martxak, eta urtero bezala, ibiltari askok egutegian zehaztuta edukitzen duten hitzordua izaten da. Urriaren 5ean egingo dute, eta Lea Ibarreko herriak zeharkatuko ditu ohi bezala.
Parte hartu nahi dutenek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzeak 20,5 kilometro ditu eta Mendexatik abiatuko da, 08:15ean. Laburrak, bestalde, 6 kilometro ditu eta Aulestiko Errekondo parketik hasiko da, 10:30ean.
Ibilbidean zehar bi hornidura-puntu izango dituzte parte hartzen dutenek, bata Gizaburuagako Errotazarren, eta bestea Aulestiko parkean.
Aldez aurretik izena ematen dutenek kopaua izango dute ibilbidearen bukaeran, Bengolako parkean, 12:00etatik aurrera. Gainera, 13:00etan Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko jatordu baten zozketan parte hartuko dute.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgora deitu dezaketela adierazi dute antolatzaileek: 94-684 44 23.