Ainhoa Ibarzabal markina-xemeindarrak bigarren egin du Reinosako probetan
Jose Carlos Fernandezen idi-parea gidatu zuen Ibarzabalek, eta bost buelta eta erdi ematea lortu zuen.
Bigarren postua lortu du Ainhoa Ibarzabal markina-xemeindarrak Reinosako (Kantabria) San Mateo jaietako idi deman. Jose Carlos Fernandezen idi-parea gidatu zuen Ibarzabalek, eta bost buelta eta erdi ematea lortu zuen. “10 segundo falta izan zitzaizkidan lehenengo posturako”, adierazi du.
Kantabriako demetan parte hartzen duen lehen emakumea izanik txalo zaparradagaz hartu zuten publikoak. Proba ondo atera zitzaion, baian urduri jarri zela ere aitortu du Ibarzabalek. “Beltxak keinu arraroa egin zuen hasieran, buelta eman nahian edo, eta horrek urduri jarri nituen”. Hortik aurrera idi parean jarri zuen arreta eta aurrera eraman zituen animaliak. “Kanporantz zabaltzen nintzen eta marratik ez ateratzeko gelditu beharra izan nuen. Hortxe galdu nuen denbora”. Dena dela, Kantabriako probetako erara aritzen zen lehen aldia izanik, ondo moldatu zen markina-xemeindarra, eta bigarren postua bere egitea lortu zuen. “Gustura gelditu nintzen ,eta publikoaren erantzunagaz pozik“.