Mutriku Futbol Taldeak 2019-2010 denboraldiko bazkidetza kanpaina abiarazi du
Mutriku Futbol Taldearen zuzendaritza taldeak jakitera eman duenez, denboraldi berriko bazkidetza kanpaina zabalik dago. Herriko futbolzale guztiak bazkide egitera animatu nahi dituzte.
Herriko futbol taldea diruz babestu nahi dutenek urteko 50 euroko kuota ordaindu beharko dute, baina klubean seme-alabaren bat dutenek eta horiek jokalari kuota ordaindu badute, %50eko deskontua izango dute urteko bazkidetzan. Jubilatuek eta 21 urtez azpikoek ere abantailak izango dituzte; 20 euro ordainduko dituzte. Nahi duten familiek, bestalde, familia txartela (gurasoak eta 21 urtetik beherako seme-alabak) egiteko aukera ere edukiko dute urteko 100 euroren truke.
Bazkide kuotaren ordainketa Kutxabanken (ES44 2095 5056 17 1061907035) edo Laboral Kutxan (ES78 3035 0188 93 1880003653) egin daiteke BAZKIDE+Izen-abizenak kontzeptua adierazita. Gaineratu dutenez, kuota banketxetik zuzenean kobratzea edo eskudirutan ordaindu nahi dutenek partidua dagoenetan futbol zelaian bertan ere egin dezakete bazkidetza, zuzendaritzakoren batera hurreratuta edo bulego nagusira joanda.