Markina-Xemeingo Leartiker enpresak eta Xisterak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Akordioari esker zesta-puntarako material berriak garatu eta ikertu ahal izango dira.
Markina-Xemeingo Leartiker enpresak eta Xisterak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo [irailak 26], Leartikerren egoitzan. Jose Javier Egurrola Leartikerreko Polimeroen Teknologiako zuzendariak eta Aitor Txurruka Xisterako presidenteordeak sinatu zuten hitzarmena.
Xisterako ordezkariek nabarmendu dutenez, akordioari esker zesta-puntarako material berriak garatu eta ikertu ahal izango dira. “Horretarako lan talde bat sortuko da, bia materiala sortu, probatu eta merkatura ateratzeko”.