Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lehor igaro dute San Jeronimo eguna Mutrikuko Mijoako auzotarrek

Beste urte batez, San Jeronimo ermita ondoko jai eremua jai gosez egon diren herritarrez bete da.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/09/30

Asteburuko ekimenak atzean utzita, gaur [irailak 30], jaietako egun azken eguna ospatu dute Mutrikuko Mijoa auzoan:San Jeronimo eguna. Eta jaietako egun handian euria egitea ohikoa baldin bada ere, eguzkipean ospatu dute eguna, herri esaerak dioenaren aurka.

Mutrikuarrek ezeze, inguruko herritarrek ere asko estimatzen duten eguna izaten da San Jeronimo eguna. Mijoako auzotarrekin batuta, giro ezin hobean ospatu dute eguna. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, jende asko batu da eguerdian egin duten mezatan. Ermita erortzeko zorian dagoela eta, ondoko zelaian egin dute ia ordubeteko elizkizuna. Ondoren, auzoko gaztetxoek herri kirol saioa eskaini dute, bertaratu direnek txosnan eztarriak bustitzen eta gosea asetzen zuten bitartean.

Auzoko gaztetxoak lokotx batzen, txinga eramaten, giza proban, trontzan eta sokatiran aritu dira. Helduek ere animatu dira, eta hiru tiraldi egin zituzten sokatiran plazan batutakoen txalo eta animo artean. Erakustaldia amaitu bezain pronto, bertaratuek txapel eta aitzur jaurtitzen duten abilezia erakusteko aukera eduki dute alboko zelaian. Hamalau parte hartzaile aritu dira ekinean bigarrengoz egin duten txapelketan. Txapel jaurtiketan markarik onena Gorka Arreitunandiak lortu du (31 metro). Aitzurra jaurtitzen Gotzon Arrieta izan da indartsuena (23,40 metro).

Erlazionatutako edukia[BIDEOA+ARGAZKIAK] San Jeronimo bezpera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.