Erreferendumaren urteurrena gogoratu eta kataluniarrei babesa adierazi diete Ondarroan
Gaur [urriak 1] bete dira bi urte Kataluniako autodeterminazio erreferenduma egin zutela. Eta data berezi hori gogoan hartuta, herrialde katalanari babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute Ondarroako Alamedan, Sorturen deiari erantzunda. Hainbat herritarrek bat egin dute deialdiagaz; ikurrinak eta esteladak eskuetan zituztela parte hartu dute. Ekintzagaz autodeterminazioa ez dela delitua eta Euskal Herria Kataluniagaz dagoela adierazi nahi izan dute.