169 lagun elkartuko dira XIII. Ispasterko Kuadrila Egunean
Urriaren 5ean [zapatua] egingo dute XII. Kuadrila Eguna, eta aldez aurretik zegoen bazkarian parte hartzeko izena eman beharra. Hala ere, oraindik horretarako aukera dago, baina kuadrila bakoitzak bere mahai eta eserlekuak eraman beharko ditu.
XIII. Kuadrilen Eguna ospatuko dute zapatuan [urriak 5], Ispasterren. Martitzenean bukatu zen bazkarian parte hartzeko izena emateko epea, eta 169 lagun batuko direla baieztatu dute Ispasterko Kultur eta Jai Batzordeko kideek. Hala ere, oraindik betaratu nahi duenik baldin bada horretarako aukera izango duela gogoratu dute, baina “mahaiak eta eserlekuak” etxetik ekarri beharko dituzte.
Kuadrilaren batek mahairen bat gehiago behar badu bi txartel ordaindu beharko ditu. Gainera, zapatuan, koadrila bakoitzeko pertsona bik, 10:00etan, frontoian egon beharko dute prestaketa lanetan laguntzeko.
12:00etan hasiko dira ispastertarrak giroa berotzen, izan ere, IƱaki eta Garirekin batera triki poteoan elkartuko dira.Ostean, urtero legez, frontoian egingo dute kuadrilen arteko bazkaria, 15:00etan.
Arratsaldean bi pertsonentzako bazkari eta afariak zozkatuko dituzte, eta gero, boloak eta txapelak jaurtitzen duten abilezia erakutsi beharko dute herritarrek. Bolo txapelketan bakarka parte hartuz gero, 2 euro ordaindu behar dira egunean bertan, eta binaka lehiatuz gero, bikoteko 4 euro. Bestalde, txapel jaurtiketarako izen emateak 2 euro balio ditu.