Mantentze gimnasia saioak egingo dituzte Aulestin, barikuro
Barikuan [urriak 4] ekingo diote saioei, eta izena emateko azken eguna eguena izango da [urriak 3]. Horretarako, antolatzaileek bi telefono zenbaki ahalbidetu dituzte 946279206 (Marisabel) eta 946279098 (Mari Esther).
Mantentze gimnasia saioak antolatu dituzte Aulestin ekainera bitartean. Barikuan [urriak 4] ekingo diote interesatuek saioei, baina horietan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Urriarren 3a [eguena] da azken eguna, eta horretarako, antolatzaileek bi telefono zenbaki ahalbidetu dituzte: 946279206 (Marisabel) eta 946279098 (Mari Esther).
Edozeinek eman dezake izena, eta bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte hilero; bazkide ez direnek 21 euro. Gabonetan eta Aste Santuko oporretan izan ezik, barikuro elkartuko dira herriko haurtzaindegi alboko gelan partaideak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Aulestiko Udalak utzitako gela da. Saioak “lasaiak” izango direla adierazi dute, kontuan izanda batzen diren gehienak “60 urtetik gorako pertsonak” direla. Hala ere, “gazteak ere animatzen” direla aipatu dute.
Urtero antolatu dituzte mantentze gimnasia herrian, baina aurten, lehen aldiz, hirugarren adinekoek hartu dute aurten saioak antolatzearen ardura.