Urriaren 15era arte egongo da ekarpenak egiteko aukera. Lekeition erroldatuta dauden eta adin nagusikoak diren guztiek parte hartu ahalko dute.
Ezezagunek gurpilak erre dituzte errepidean. Durangorantzako bidea itxita egon da norabide bietan.
Mijoa industriagunearen parean ere bidegurutzea hobetzeko lanak ere hasita daude, eta Pikupe parean oinezkoentzat semaforodun pasabide bat egiteko asmoa agertu du aldundiak.
Gimnasia saioak (astelehen eta eguaztenetan), hitzaldiak (urriak 7an eta 14an) eta irteerak (urriaren 19an eta 23an) antolatu dituzte. Hirugarren adinekoentzako izango dira batez ere ekintzak, baina herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.
Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Laura Penagos aktore eta sortzaileak gidatuko du.
Urriaren 6an [domeka] aspaldiko jolasak ezagutzeko aukera izango dute neska-mutilek. Urriaren 25ean [barikua], aldiz, herriari buruzko 'Ezetz igerri' galdera lehiaketa egingo dute.
Asteon zabaldu dute gunea, eta herritarrek 11 ibilgailu uzteko lekua izango dute datozen hilabeteotan.
Urriaren 9tik [eguaztena] 10era [eguena] egingo dute irtenaldia hirugarren adinekoen eta pentsiodunen elkarteko kideek. 17 lagunek eman dute izena, baina oraindik joateko asmoa duenik badago, aukera izango duela adierazi dute antolatzaileek.
Bost liburu aukeratu dituzte hurrengo hilabeteetarako. Lehen hitzordua urriaren 25erako iragarri dute.
Pintaden garbiketen kostua "herritar guztion poltsikotik" ordaintzen dela azpimarratu dute.
Lekeitioko Udalak igerilekuko aldagelak hobetu eta igerilekua garbitu du irailean.