Ondarroako kukaña aurreko gunea aparkaleku bihurtu dute berriro
Asteon zabaldu dute gunea, eta herritarrek 11 ibilgailu uzteko lekua izango dute datozen hilabeteotan.
Uda garaian aisialdi gune modura erabili da Erretegi aurrea. Eta herriko gaztetxoen segurtasuna bermatzeko itxita egon ostean, kukaña pareko aparkalekua zabalik dagoela iragarri du Ondarroako Udalak. “Neguko denboraldian ibilgailuentzako aparleku legez erabiliko da Astilleruko gune hori”.
Asteon zabaldu dute gunea, eta herritarrek 11 ibilgailu uzteko lekua izango dute datozen hilabeteotan. “Alde Zaharraren inguruan ibilgailuak aparkatzeko dagoen arazoari nolabaiteko irtenbidea ematen ahalegintzen da udala”. Datorren udaldian ere gunea aisialdi gune modura erabiltzeko asmoa dutela iragarri dute udal ordezkariak. Aparkalekua, beraz, uda denboraldia hasi arte egongo da zabalik; zehatz esanda, 2020ko ekainaren 1era arte.