Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko du Aratz Mugertzak

Ugaitz Mugertza, berriz, lehen mailako finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/10/07

Euskadiko Herri Kirol Federakundeak antolatuta, Euskal Herriko aizkora txapelketen kanporaketak jokatuko dituzte asteburuan. Domekan [urriak 6], esate baterako, bigarren mailako txapelketaren kanporaketa jokatu zuten Etxarri-Aranazko pilotalekuan. Aratz Mugertzak hirugarren postuan amaitu zituen lanak. Hala, urriaren 19an, 18:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko den finalean ariko da. Antolatzaileek iragarri dutenez, Atsasuko lehen bi sailkatuak maila nagusira igoko dira zuzenean.

Aratz Mugertza, 2. mailako kanporaketan aizkoran. Argazkia: Kirru / Egursport

Bigarren mailako kanporaketan hamabi aizkolarik parte hartu zuten. Parte hartzaileek hiruna kanaerdiko, 60 ontzako bana eta oinbiko bana moztu behar izan zituzten, eta mutrikuarrak 15 minutu eta 53 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko. Lanak amaitzen lehenengoa Juan Jose Lopez Azpilikueta nafarra izan zen; 15 minutu eta 7 segundotan amaitu zituen lanak. Lopez Azpilikuetarekin batera, honakoen aurka jokatuko du finala Mugertza III.ak:  Jon Irazu, Jose Antonio Etxeberria, Eloy Corchero eta Arkaitz Jauregi.

Zapatuan [urriak 5], berriz, lehen mailako kanporaketa jokatu zuen Ugaitz Mugertzak, Gasteizko Foruen Plazan. Norgehiagokan 11 aizkolarik parte hartu zuten, eta mutrikuarra finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da, 30 segundogatik.

Ugaitz Mugertza lehen mailako kanporaketan parte hartzen. Argazkia: Ibon Errazu

Aizkolariek seina pago enbor moztu behar izan zituzten (bina kanaerdiko, bina 60 ontzako eta bina oinbiko). Mugertza II.ak zortzigarren amaitu zituen lanak, 21 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Mutrikuarrak ondo baino hobeto hasi zuen lehia, baina laugarren enborra moztea nahi baino gehiago kostatu zitzaion, eta hortxe finalean parte hartzeko aukera guztiak galdu zituen.

Kanporaketako denborarik onena Iker Vicentek (18:11) egin zuen, eta haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi, Iñaki Azurmendi, Eneko Otaño eta Jon Rokondo. Sei kirolari horiek urriaren 27an Gasteizen jokatuko den finalean izango dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.