2019/2020 ikasturteko ikastaroak martxan dira, Ispasterren
Irailaren 30ean [astelehena] hasi zituzten ikastaroak, baina oraindik ere izena emateko aukera dute herritarrek.
Ispasterko Udalak antolatutako 2019/2020 ikasturterako ikastaroak martxan daude dagoeneko. Irailaren 30ean [astelehena] hasi zituzten herritarrek saioak, baina oraindik ere aukera dago izena emateko, udaletxera deituz (946 84 29 99).
Astelehenetako eta eguaztenetako (18:00-19:00) GAP ikastaroa “jendez gainezka” dagoela esan du alkateak, baina gainerako guztietan parte hartu nahi dutenei gonbita luzatu die. Bigarren urtez, HIIT saioak eskaintzen ari dira martitzen eta eguenetan (17:00-18:00), baita Zumba ere, ordu bete beranduago. Luzaketak egiteko saioak (martitzenetan,09:45-10:45 eta 19:30-20:30 zein eguenetan, 9:30-20:30), Spinning-a (astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:00 zein20:00-21:00) eta Nagusientzako gimnasia (ostiraletan, 11:00-12:00) egiteko aukera ere dago.
Horiez gain, Euskal Dantzak (ostiraletan 19:30-20:00) eta Trikitixa eta pandero ikastaroak (astelehen eta martitzenetan, 20:00-21:00) dituzte herritarrek aukeratzeko. “Iaz izan zuten arrakastaren ostean pozik itzuli dira ikasleak. Gabonetan eta ekainean emanaldi bereziak egingo ditugu, gainera”.
Saio guztiak frontoian egokitutako areto berrietan ematen ari dira.