Sukaldaritza ikastaroa egingo dute Berriatuan
Jubilatu eta Pentsiodunen Anaitasuna Elkarteak antolatu du ikastaroa eta saioak urriaren 18tik azaroaren 29ra bitartean egingo dira, barikuetan.
Berriatuko Jubilatu eta Pentsionisten Anaitasuna Elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Urriaren 18an hasita, barikuro egingo dituzte saioak azaroaren 29ra arte. Parte hartzaileak jubilatuen elkartearen egoitzan (Erribera Kalea, 26 ) batuko dira amantala jantzi eta plater ezberdinak prestatzeko, 17:30ean.
Sukaldaritza ikastaroa doan da baina parte hartzeko udaletxean (Herriko plaza, 1) izena eman behar da. Esan dutenez ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago. Sukaldatuko dituzten plater guztiak partaideen artean zozkatuko dituzte.