Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarretaratzea egin dute Ondarroan, Altsasuko gazteei Gorenak ezarritako zigorrak salatzeko

Alamedan batu direnek Altsasuko zazpi gazteei babesa adierazi diete eta Gorenaren erabakia salatu dute. Udal gobernuak ere bat egin du elkarretaratzeagaz.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/10/10

Espainiako Auzitegi Gorenak atzo [urriak 9] jakinarazi zuen Altsasuko gazteen aurkako epaia, eta zigorrak murriztu badizkiete ere, espetxean jarraitu beharko dute; epaileak hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie 2016ko urriaren 15ean herriko taberna batean Guardia Zibil batzuekin eta euren bikoteekin izandako iskanbila baten ondorioz. Agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak leporatzen dizkiete.

Ebazpena ezagututa, preso dauden zazpi gazteak aske gera daitezela exijitzeko elkarretaratzea egin dute gaur [urriak 10] Ondarroako Alamedan. Jendetza bertaratu da agerraldira. Alamedan batu direnek gazteei babesa adierazi diete eta Gorenaren erabakia salatu dute Ez dugu onartzen absoluzioa ez den beste epairik. Altsasukoak aske! lelopean egin den protestagaz.

Udal gobernuak ere bat egin du elkarretaratzeagaz. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak babes osoa eskaini die Jokin Unamuno, Oihan Arnanz, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Ainara Urkijori, euren etxekoei, lagunei eta Altsasuko herriari: “argi daukagu gazte hauek euskaldunak beharrean beste nonbaitekoak izan baziren zigorra ez litzatekeela berdina izango!”.

Bedialaunetak gaineratu duenez, “konponbiderako garaia den honetan” Euskal Herriaren aurkako erasoa da atzo kaleratutako epaia; eta elkarbizitzarako “beste oztopo bat” dela berretsi du. “Zigorrak gehiegizkotzat jotzen ditugu, eta gaueko liskar baten ostean antolaturiko muntai polizial baten eraginez gazteak espetxeratzea gehiegikeria da; ez dugu absoluzioa ez den beste epairik onartzen”.

Urriaren 26an, bestalde, Iruñean elkarretaratzera deitu dute Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformako kideek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.