Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarretaratzeak egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun ere, Kataluniako buruzagi independendistei ezarritako zigorren aurka

Ondoko herrietan egin dituzte protesta ekintzak: Aulestin, Berriatuan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan. Elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/10/14

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari. Behin-behinean espetxean zeudenak dira kartzelara zigortu dituenak. Beste hiru, berriz, desobedientziagatik zigortu dituzte, eta, beraz, ez dira espetxera joango. Epaia jakin orduko, Gure Esku herri dinamikak elkarretaratzeak deitu ditu herriz herri. Lea-Artibai eta Mutrikuko herri dinamika taldeek ere gaur [urriak 14] kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei; elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte.

Ondoko herrietan egin dira mobilizazioak:

  • Aulesti: 20:00etan, plazan.
  • Berriatua: 19:00etan, kioskoan.
  • Lekeitio: 20:0etan, udaletxeko eskaileretan.
  • Markina-Xemein: 20:00etan, udaletxe aurrean.
  • Mutriku: 19:00etan, Goiko Plazan.
  • Ondarroa: 20:00etan, Zubi Zaharrean. Udalak ere deialdiagaz bat egin du.

Berriatuan egin duten mobilizazioa

Berriatuarrak, kioskoan.

Lekeitioko elkarretaratzea. Argazkia: Lekitxoko Gure Esku

Ondarroako elkarretaratzea.

Mutrikuarrek manifestazioa ere egin dute.

Mobilizazioak deitzeaz batera, horietan parte hartuko duten herritarrei zarata egiteko tresnak eta esteladak eramateko dei egin diete. Elkarretaratzeak Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna lelopean egingo dira.

Matxinada baztertu, eta sedizio delituagatik zigortu ditu Auzitegi Gorenak bederatzi horiek. Zigor handienak Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetuari eta Generalitateko kontseilari zirenei ezarri dizkie. Espetxe zigorrarekin batera, inhabilitazioak ere ezarri ditu, eta diru publikoaren erabilera bidegabearengatik ere zigortu ditu Junqueras, Raul Romeva, Dolors Bassa, Jordi Turull, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta Carme Forcadell.

Fiskaltzak eskatua zuen akusatuei hirugarren gradurik ez ezartzeko zigorraren erdia betea izan arte, baina Gorenak atzera bota du fiskalaren eskaera, eta ez du halako baldintzarik jaso ebazpenean. Beraz, zigorraren laurdena betetakoan atera ahal izango dira kalera. Epaitegiak zehazten du hark ezin dituela aurrez debekatu espetxe zaintzak har ditzakeen erabakiak, baina ohartarazten du, halaber, berea izango dela azken hitza espetxe onurei dagokienez.

Erlazionatutako edukiaKataluniako erreferendumean erabilitako hautestontzi bat oparitu diote OndarroariDonostiako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.