Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Markina-Xemeingo Agarrek irabazi du Aulestiko V. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa

Herriko probalekuan lehiatu zuten domekan [urriak 13] eta astelehenean [urriak 14] txapelketa, eta 55 untza egin zituen garaileak.

Agarre baserriko ordezkariak eta Jone Ansotegi Aulestiko alkatea. Argazkia: EgurSport HK
Ander Makazaga
Aulesti
2019/10/15

55 untza eginda, Markina-Xemeingo Agarrek (Markina-Xemein) irabazi du Aulestiko V. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa. Domeka arratsaldean [urriak 13] eta atzo iluntzean [urriak 14] herriko probalekuan lehiatu zuten proba, eta bost parte hartzaile aurreikusten bazituzten ere, Aulestiko Ibekohondo lesionatu egin zen eta ezin izan zuen proba egin.

1050 kiloko Aulestiko Harri Barriagaz ekin zioten domekan txapelketako lehen saioari. 18:00etan zuten hitzordua Aitor Alzaaren (Aulesti) eta Gargartza Elkartearen (Laukiz) zaldiek. Aurretik ordea, abereen pisaketa egin zuten. 534 kilo pisatu zituen lehenak, eta 558 kilo bigarrenak. Bi zaldien pisuen arteko aldeak ondoren etorriko zena aurreratu zuten. Izan, ere Aitor Alzaaren zaldiak 26 untza pasatxo besterik ez zituen lortu, eta indar gehiagorekin lan eginda, txapelketa irabazteko faborito bilakatu zen Garagatza Elkartearen zaldia; 53 untza eta 4.90 metrotan utzi zuen erronka.

Atzo, 21:00etan, Agarreren eta Fermin Santamariaren (Guriezo) zaldiek parte hartu zuten bigarren saioan. Lehenak 571 kilo pisatzen zituen, eta abereak bizi-bizi egin zuen lan. Aurreko eguneko marka hobetu zuen (55 untza), eta txapelketa erabakita utzi zuen. Bestalde, Santamariaren zaldiak, 522 kilogaz, 39 untza 3/4 eta 0.12 metro egin zituen.

Irabazleari 650 euro eta Iluntzar tabernak emandako manta eman zioten opari legez. Bigarren sailkatuak 550 euro jaso zituen, hirugarrenak 500 euro eta laugarrenak 450 euro.

Sailkapena:

1.- Agarre (Markina-Xemein) 55 untza

2.- Garagartza Elkartea (Laukiz) 53 untza eta 4.90 metro

3.- Fermin Santamaria (Guriezol) 39 untza 3/4 eta 0.12 metro

4.- Aitor Alzaa (Alzaa) 26 untza eta 0.92 metro

5.- Ibekohondo (Aulesti) –

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.