Orain dela 83 urte Markina-Xemeingo Amulategi baserriaren ondoan hil zuten abadearen heriotzaren urteurrenaren harira aurkezpen hitzaldi bat antolatu du elkarteak.
Ur eskasia dela eta, ura behar denean eta ganoraz erabiltzeko abisua zabaldu du bando bidez udalak. Momentuz ez dute ur mozketarik egingo, baina ahalegin berezia egiteko eskatu diete herritarrei.
Zirkulazioa arautzen dagoen semaforoa ere kenduko dute lanak bukatzearekin batera. Obrak BI-633 errepidea hobetzeko aldundia burutzen ari den proiektuaren parte dira.
Herritarrek eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute, bertatik ibilbide musikatua eginez, eta bisiten ostean luntxa eskainiko da. Hiru txanda egongo dira.
Bihar egingo dute ekitaldia Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan. Nerea Kortajarena legebiltzarkideak eta Joseba Palenzuela alkateak parte hartuko dute.
Herriko probalekuan lehiatu zuten domekan [urriak 13] eta astelehenean [urriak 14] txapelketa, eta 55 untza egin zituen garaileak.