Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Amankomunazgoak migratutako emakumeei buruzko mahai inguru eta jabetze saioak antolatu ditu

Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen 'Etxe barneko langileen egoera, eskubideak eta aldarrikapenak; eta kontratatzaileen betebeharrak' gaiari buruzko mahai ingurua antolatu dute. Hiru herrietan, gainera, migratutako emakumeentzako jabekuntza espazioak sortu nahi dituzte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio,Markina-Xemein,Ondarroa
2019/10/16

Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuek migratutako emakumeen eskubideei buruzko mahai inguruak antolatu dituzte eskualdeko hiru herritan. Aurreratu dutenez, Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen gai bera landuko dute bi orduz: Etxe barneko langileen egoera, eskubideak eta aldarrikapenak; eta kontratatzaileen betebeharrak.

Hain zuzen ere, gizarte zerbitzuen nahia etxeko lanen eta zaintzari buruzko mintzaleku eta informaziorako espazio bat sortzea da.  “Publiko ororentzako zabalik dago jardunaldia”. Horretaz guztiari berba egin eta hausnartzeko lehenengo mahai ingurua bihar [urriak 17] egingo dute Ondarroan. 18:00etan ipini dute hitzordua Etxelilan. Markina-Xemeinen urriaren 23an batuko dira, 18:00etan, Lea-Artibai Amankomunazgoaren eraikinean. Lekeition, azkenik, azaroaren 13an batuko dira, 18:00etatik aurrera, kultur etxean. 

Antolatzaileek iragarri dutenez AHT ELE Etxeko Langileen Elkarteko eta BILTZEN Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko kideek eta Cony Carranza herriko hezitzaile feministak parte hartuko dute hiru mahai inguruetan. Lekeitioko mahainguruan, gainera, Senegaleko Safietou eta Kolonbiako Sandra herriko migratutatuko emakumeek ere parte hartuko dute.

Bide beretik, migratutako emakumeentzako jabekuntza espazioak ere sortuko dituzte Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen, Cony Carranza herriko hezitzaile feministak gidatuta. “Espazio bat sortuko da migratutako emakumeentzat, non elkartu edukitzeko eta non hausnartu haien migrazio ibilbidearen gainean eta jendarte berrian ageri zaizkien errealitatearen gainean. Trukerako espazio horretan emakumeek beraiek elkarrekin erabakiko dute ahalduntze prozesua maila indibidualean zein kolektiboan”. Gaineratu dutenez, jabekuntza espazio horietan emakumeen interesak eta beharrizak ardatz hartuko dituen metodologia parte hartzailea eta hurbila erabiliko dute

Ondarroan, esaterako, Jabekuntza Eskolen barruan sortu dute espazioa, eta nahi dutenek eskuragarri izango dute haurtzaindegi zerbitzua ere. Zapatuetan batuko dira 17:00etatik 19:30era, Etxelilan. Urriaren 26an egingo dute aurkezpena. Hurrengo saioak azaroaren 9an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an izango direla iragarri dituzte.

Lekeition eta Markina-Xemeinen, berriz, domeketan batuko dira. Lekeitioko aurkezpena azaroaren 17an egingo dute, 16:30etik 19:00etara Jubilatuen Etxean. Markina-Xemeinen ere egun berean, 11:00etatik 13:30era, egingo dute jabekuntza espazioaren aurkezpena, Lea Artibai Amankomunazgoaren eraikinean. Bi herrietan beste bi saio egingo dituzte azaroaren 24an eta abenduaren 1ean.

Jabekuntza espazioan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar dela gogorarazi dute. Ondarroan Etxelilan edo 94-613 40 08 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena. Lekeitiokoan parte hartzeko 662 42 93 68 telefono zenbakira deitu beharko da. Markina-Xemeingoetan parte hartu nahi dutenek Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara jo edo 94-616 85 58 telefono zenbakira deitu dezakete.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.