Beti Jai jubilatuen elkarteko kideak antzerkigintzan murgildu ditu Herribixik. Antzerki ikastaroak nork bere burua ezagutzen laguntzeko ere balio izan die.
Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen 'Etxe barneko langileen egoera, eskubideak eta aldarrikapenak; eta kontratatzaileen betebeharrak' gaiari buruzko mahai ingurua antolatu dute. Hiru herrietan, gainera, migratutako emakumeentzako jabekuntza espazioak sortu nahi dituzte.
Zapatuan [urriak 19] Markina-Xemeinetik zein Lekeitiotik (15:30ean), eta Ondarroatik zein Mutrikutik (16:00etan) irtengo dira autobusak. Aurretik izena eman behar dute bizilagunek herrian ahalbidetutako guneetan.
Azken hilabeteetako euri faltak eraginda, ur hornidura iturri nagusia den Artibai ibaia "aurre-alerta mailan dago, 295 l/s-ko emariarekin".
Euskal sorkuntza protagonista izango den galdu ezinezko hainbat hitzordu dakartza literatura, euskara eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Literatur jaialdiak urriaren 25etik azaroaren 3ra.
Zapatuan [urriak 19], Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza egingo dira nonahai. Mutrikuko Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek aurten ere egunarekin bat egingo dutela iragarri dute.
Lanak udaletxeko sarreran utzi beharko dituzte parte hartzaileek, formatu digitalean (USB memoria edo CD batean, jpg formatuan) eta fisikoki (A4 tamainan).