Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ur Patzuergoak uraren kontsumoa murriztea gomendatu die eskualdeko zortzi udalerriri

Azken hilabeteetako euri faltak eraginda, ur hornidura iturri nagusia den Artibai ibaia "aurre-alerta mailan dago, 295 l/s-ko emariarekin".

Artibai ibaia, Markina-Xemeinen.
Ander Makazaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/10/16

Artibai ibaiaren ur-maila baxua dela eta, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak Lea-Artibaiko uraren kontsumoa murriztea eta mugatzea gomendatu die eskualdeko zortzi udalerriri.

Erakundeak azaldu duenez, azken hilabeteetako euri falta egon da, eta ondorioz, eskualdea urez hornitzen duen iturri nagusia, Artibai ibaia, “aurre-alerta mailan dago, 295 l/s-ko emariarekin”. Egoerari aurre egiteko, protokolo bat jarri du martxan Ur Patzuergoak, eta Markina-Xemein, Etxebarria, Aulesti, Amoroto, Ondarroa, Berriatua, Munitibar eta Ziortza-Bolibarko udalei, besteak beste, “kaleen garbiketari eta lorategien ureztapenari” dagokien neurriak hartzea eskatu die.

Horrez gain, erakundeak ondoko jarduerak debekatzeko eskaria ere egin die zortzi udalei: igerilekuak betetzea edo ura berriztea, ibilgailuak garbitzea eta patioak, plaza txikiak eta antzeko espazio pribatuak garbitzea. Eskualdea 17.000 biztanle inguruk osatzen dute, eta denei ” erantzukizunez jokatzeko” dei egin die, eremu pribatuetan ura zentzuz erabil” dezaten.

Adibidez, Ondarroako udalakĀ  behin-behineko neurriak ezarriko dituela adierazi du. Momentuz, ez dute ur mozketarik egingo, baina herriko iturri batzuk aldi baterako itxiko dituzte. Udalak aholkuak eta gomendioak eman nahi izan dizkie herritarrei: ur hartuneak erregulatzea, bainatu ordez dutxatzea, komuna behar den modura erabiltzea, beste jarduera batzuk egin bitartean ur iturria itxita edukitzea edo etxetresna elektrikoak karga osoan eta programa eraginkorretan erabiltzea

Ibaiaren garrantzia. Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak azken hilabeteetan sareen ustiapenean doikuntza lanak egin baditu ere, euria egin eta ibaiaren ur emaria igo arte, kaltetutako udalei “inplikatzeko” eskatu die, izan ere, “historikoki” Lea-Artibai eskualdea “ibaibide txikien menpe” egon dela gogoratu du erakundeak, baina menpekotasun horri aurre egiteko asmoz, “urteak daramatza zundaketa berrien bidez eskualdeko hornidura osatzeko hartune berriak bilatzeko lanak egiten”.

Erlazionatutako edukiaOndarroako Udalak hartutako neurriak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.