Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Donostiako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Zapatuan [urriak 19] Markina-Xemeinetik zein Lekeitiotik (15:30ean), eta Ondarroatik zein Mutrikutik (16:00etan) irtengo dira autobusak. Aurretik izena eman behar dute bizilagunek herrian ahalbidetutako guneetan.

Astelehenean Ondarroan egin zuten elkarretaratzea.
Ander Makazaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/10/16

Espainiako Auzitegi Gorenak astelehenean [urriak 14] ebatzi zuen 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitutako bederatzi buruzagi independentisten aurkako epaia, eta Gorenaren erabakia jakin orduko, Gure Esku herri dinamikak elkarretaratzeak deitu zituen herriz herri. Horrez gain, zapatu honetan (urriak 19) manifestazioa egingo dute Donostian (17:30), eta Lea-Artibai eta Mutrikutik autobusak antolatu dituzte bertara joateko.

  • Markina-Xemeindik 15:30ean irtengo da autobusa, baina aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek. Goizetan udaletxean egongo da horretarako aukera, eta arratsaldeetan Correos zaharrean (17:00-20:00). Azken eguna ostiral eguerdia izango da.
  • Lekeition ordu berean aterako da autobusa, Mandaskatik. Izena Guzurmendi tabernan eta Aralde liburudendan eman daiteke.
  • Ondarroatik eta Mutrikutik, bestalde, 16:00etan abiatuko da autobusa. Ondarroan, Kuriken, eta Alai eta Amarratza tabernetan eman ahal dute izena; autobusa Zaldupe zubitik aterako da. Mutrikun, aldiz, biribilgunetik abiatuko dira Donostiara, eta izena Zubixa, Zubiaram eta Bare Bare tabernetan eman daiteke.

Manifestazio zaratatsua. Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie behin-behinean espetxean egon diren buruzagi independentistei, matxinada baztertu eta sedizio delitua egotzita. Ezgaitu ere egin dituzte. Desobedientziagatik zigortu dituzte espetxetik kanpo egon diren beste hirurak.

«Epai bidegabea eta haren ondorio larriak» salatzeko Donostiara joateko deia zabaldu du Gure Eskuk. Antiguan hasi eta Bulebarrean amaituko dute manifestazioa, Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna lelopean. «Larrialdi demokratikoaz ohartarazteko» txilibitu horiak eramango dituztela jakinarazi dute. Ibilbide osoan zehar eskuratu ahalko dituzte txilibituak herritarrek.

Horrez gain, Ondarroako Zubi Zahar ikastolak deialdiekin bat egin duela jakitera eman du, eta barikuan [urriak 18] 16:30etik 17:00etara, ikastola aurrean elkarretaratzea egingo dute. Aulestiko Udalak ere, adierazpen instituzionala egingo du gaur, 20:00etan.

Erlazionatutako edukia[ARGAZKIAK] Astelehenean egindako elkarretaratzeak, herriz herri

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.