Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Hamar ekintza dakartza Ondarroako Literatur Amuak jaialdiak

Euskal sorkuntza protagonista izango den galdu ezinezko hainbat hitzordu dakartza literatura, euskara eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Literatur jaialdiak urriaren 25etik azaroaren 3ra.

Ezkerretik eskuinera, Ana Urkiza, Leire Bilbao, Xabier Mendiguren, Arantza Atxurra euskara zinegotzia eta Maite Rey udal euskara teknikaria, Literatur Amuak jaialdiaren aurkezpenean. Argazkia: Ondarroako Udala
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/10/16

Ondarroako Udalak zortzigarrenez antolatu du literatura, euskara eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Literatur Amuak jaialdia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jaialdiak hamar ekintza dakartza, eta hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu.

Egitaraua urriaren 25etik azaroaren 3ra bitartean gauzatuko bada ere, jaialdiari hasiera herriko ikastetxeetako ikasleek eman zieten aurreko barikuan [urriak 11], Augustin Zubikarai VIII. Liburuen Amuak egitasmoaren baitako lehen deialdiagaz estreinatuko dute egitaraua, hain zuzen. Urriaren 25ean Joxemari Urteaga idazle eta kultur eragileak gidatuta, irakurle taldekoek Basa liburuari buruz berba egiteko tartea edukiko dute, Miren Amuriza idazle berriztarragaz batera.

Egitarauko gainontzeko jarduerak hurrengo astean egingo dituzte. Urriaren 30a, esate baterako, Augustin Zubikarai idazle ondarrutarra gogoan hartuta literaturari zuzendutako eguna izango dela aurreratu dute. 18:00etan ipuin rallyko sari banaketa ekitaldia egingo da Kofradia Zaharrean. Ordu erdi beranduago, nanoipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte. Azkenik, Augustin Zubikarai nobela bekagaz lotutako aurkezpenak egingo dituzte. Hasteko, Eneko Barberenak 2018ko nobela bekari esker idatzitako Afrikanerrak nobela aurkeztuko du Joxemari Urteagaren eskutik. Jarraian, aurtengo nobela bekaren irabazlearen izena ezagutzera eman du Xabier Mendigurenek.

[IKUS EGITARAUA]

Literatur Amuek ikerketarako tartea ere edukiko dute aurten. Urriaren 31n Kike Amonarriz eta Jon Fernandez kazetari ondarrutarrak Ondarroako gazteek sare sozialetan dituzten hizkuntza ohiturak emango dituzte ezagutzera. Ikerketa egin duen Fernandezek eta haren tutorea izan den Amonarrizek azalpenak emango dituzte ikerketan parte hartu duten herriko batxilergoko ikasleekin batera.

Herriko artistek eta sortzaileek ere edukiko dute tartea jaialdian. Azaroaren 1ean, esaterako, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Lua Kastore eskainiko du Oihane Enbeitak eta Andoni Gartzia eta Eneritz Zeberio ondarrutarrek osatzen duten Ma Kolektiboak. Galdu ezinezko beste hainbat hitzordu ere badakartza Literatur Amuak jaialdiak. Euskal sorkuntza izango da protagonista; komiki musikatuak, solasaldiak, musika ikuskizunak eta sormen proposamenak ere badira ekimenaren parte.

[IKUS EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.