Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

VII. Usotegi Eguna ospatuta, aro berri bati ekingo dio Lekitto Bedarrak

Zapatuan [urriak 19] egingo dute jaia, Usotegin bertan. Taldeak urte osoan Usotegin egiten duena bistaratzeko egingo dute jaia. Herritarrei taldera gehitzeko gonbitea egin diete. Taldearen sorrerako dinamikari heldu diote berriro.

Herritarrak, V. Usotegi Egunean parte hartzen.
Asier Alkorta
Lekeitio
2019/10/17

Lekitto Bedarra taldeak antolatuta, VII. Usotegi Eguna ospatuko dute zapatuan [urriak 19] Lekeitioko Usotegi parkean. Ospakizunagaz, aurten zazpi urte betetzen dituen taldeak hasierako oinarrietara bueltatzea du helburu. Beraz, lehengo dinamikari jarraituz, aurrerantzean ekintzak egin eta tailer konkretuak antolatzearen alde egingo du taldeak.

Zapatuko jaiak azken urteetan egindako ekintzak batuko ditu. Baina berezitasunik ere egongo da. Izan ere, aurten herritarren aldeko apustua egin dute. «Aurreko urteetan kanpotik ekartzen genituen adituak. Aurten, ostera, Manu Gezuraga sukaldaritza irakasle lekeitiarra edukiko dugu». Horri txorimaloak egiteko tailerra, taldeak urte osoan egiten dituen lanen erakusketa, atxur jaurtiketa lehiaketa eta zozketa gehitu behar zaizkio. «Jai honekin nahi izaten duguna da herritarrak parkera gerturatzea eta guk egiten duguna ezagutzea». Eguraldi txarra egingo balu, ekintzak Merkatu Plazan egingo lirateke.

Azken denboraldian «ordu makaletan» egon direla argitu dute. Orain, baina, asteroko dinamikan sartu direla eta indarberrituta daudela diote Lekitto Bedarra osatzen dutenek. «Berriro ere Usotegin batzen eta auzolan ekintzak berreskuratzen hasi gara. Dinamika horrek bizitza ematen zigun lehen, eta berriro ere martxan ipintzea lortu dugu».
Taldeko kideek behin eta berriro errepikatu dute Usotegi herritar guztiei zabalik dagoela. «Orain arte asko ez dira animatu. Gure helburuetako bat beti izan da hori, baina ez dugu lortu. Guk esan nahi diegu animatzen direnek gure laguntza osoa edukiko dutela. Lurra oso aberatsa da, eta material guztia bertan daukate».

Urte osorako hiru helburu ere zehaztu dituzte: pare bat ikastaro antolatzea, parkea balioan jartzea eta txakur erabiltzaileekin duten arazoa konpondu eta oreka bilatu. «Udalari eskatu nahi diogu txakurrak solte ibiltzeko eremu hesitu bat ipintzea parkean».

Asmoak. Azaldu dutenez, beharraren araberako ekintzak antolatuko dituzte. «Jendea erakartzeko, pentsatu duguna da sasoian sasoiko ekintzak egitea. Adibidez, tomateentzako azeri buztana nola prestatu erakutsi behar denean, ba horretarako ikastaro bat antolatu. Hori bai, beti auzolanagaz lotuta egongo lirateke, hori baita taldearen oinarria».

Indar gehiago dutenean, gainera, herrian eragile izan nahiko luketela ere esan dute. «Momentuz, baina, ez daukagu horretarako indarrik. Espiritua mantentzen badugu, uste dugu baten bat gehituko dela taldera eta hori ere egingo dugula».

Inbertsioak. Aurten inbertsio asko egin dituztela esan dute (belarra mozteko makina berria eta abar). Eta orain, datorren urtera begira rain udalari eskaera egin nahi diote: «Udalaren diru laguntzagaz txabola bat ipini nahi dugu parkean. Horretan momentu honetan parke barruan dagoen dorrean dagoen tresneria guztia gordeko genuke. Horrela, ikastaro bat egitean, dorrea erabili ahal genuke. Orain ezin da, dena materialez beteta dagoelako».

Bestetik, ortuko alorrak zeramikazko blokeekin egitea ere nahi dute. «Gaur egun egurragaz eginda daude, eta horrek mantenimendu handia eskatzen du. Zeramikazko blokeekin eginez gero, gainera, beste itxura bat edukiko luke ortuak, eta ikastaroak egiteko-eta erraztasunak emango lizkiguke».

EGITARAUA:

  • 09:00-13:00. Azoka.
  • 10:00-12:00. Auzolanean umeekin txorimaloak egiteko tailerra.
  • 12:30. Elikadura jasangarria hitzaldia (Manu Gezuraga)
  • 13:45. Aitzur jaurtiketa txapelketa
  • 14:30. Partaideentzako mokadutxoa
  • Goiz osoan. Argazki erakusketa, umeentzako tailer eta jolasak, orturako aholkuak, musika, zozketak…
Erlazionatutako edukia[ELKARRIZKETA] Manu Gezuraga sukaldaritza irakaslea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.