Zapatuan Donibane Garazin jokatu zen Mutilen Xistera Zirkuituko Lehen Mailako bigarren kiniela irabazi dute Arbe markina-xemeindarrak eta Andoegi mutrikuarrak
Kataluniako buruzagi sozial eta politikoei guztira ezarritako 100 urteko espetxe zigorraren harira, mobilizazio nazionala egin dute Donostian, "epaiketa bidegabea eta haren ondorio larriak" salatzeko.
Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkolarien Txapelketa seigarren postuan amaitu du Mugertza III.ak. Horrenbestez, datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko aukerarik gabe geratu da.
Eguraldi txarra tarteko, aurrez antolatutako ekimenak bertan behera geratu ziren. Gaixotasun larriak dituzten presoek bizi duten eskubide urratze egoera salatzeko deialdia aurrerago egingo dute berriro.
40 urte bete dira Fran Aldarondo Badiola 'Ondarru' Ibarrako (Gipuzkoa) Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrian erail zutela.
69 bolarik parte hartu zuten Itziarko Lastur auzoan zapatuan [urriak 19] egin zen lehen botaldian. Ziortza Bolibarko Iruzubieta auzoko bolatokian jokatuko dute bigarren jaurtialdia.