Otsailera arte luzatuko dituzte Munitibarko Hondakin Uren Araztegia eraikitzeko lanak
Dagoeneko intsalazioak eta makineria prest ditu Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak, eta datozen asteetan proba elektrikoak egiten hasiko dira. Bitartean, obra ingurunea atontzen ari dira. 2020ko udan egongo da erabilgarri.
Munitibarko Hondakin Uren Araztegia eraikitzeko lanak otsailera arte luzatuko dituztela jakitera eman du Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak. 2018ko irailean hasi zituzten obrak, eta urte amaierarako aurreikusten zuten bukatuta egotea, baina, arduradunek adierazi dute luzpaena eskatu dutela.
Araztegiaren «instalazioak eta makineria» dagoeneko prest dituzte, eta «proba elektrikoak egiten hasiko dira datozen asteetan: «Iberdrolak argindarra noiz emango zain gaude».
Gaur gaurkoz, lanak burutzen ari diren ingurunea atontzen dabiltza, berregituratzen, eta landaredia berriz ere sartzen.
Falta diren lanak. 2020ko urtarrilean dute aurreikusita instalazioa garbitzeko eta saneamendurako ura sartzea, eta ostean, funtzionamenduari dagozkien probak egingo dituzte. Hala, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak aurreikusten du Hondakin Uraren Araztegia 2020ko udan martxan jartzea.
Proiektuaren arduradunek azaldu dute «oso garrantzitsua» dela azpimarratzea «proba guztiak bukatu arte eta araztegiaren funtzionamendu zuzena ziurtatu arte» ez dutela udalerritik bideratutako putzu septikoa kenduko.