Urriaren 31 da Amorotoko pilates eta yoga ikastaroetan izena emateko azken eguna
Udaletxean eman behar da izena, eta azaroaren 5etik hasita, martitzenero eskainiko dituzte pilates saioak. Azaroaren 6az geroztik, eguaztenero elkartuko dira yoga saioetan. Bata zein bestea 19:00etatik 20:00etara izango dira.
Iaz egin bezala, Amorotoko Udalak yoga eta pilates ikastaroak eskainiko ditu azarotik aurrera. Batean zein bestean izenaudaletxean eman behar da, eta urriaren 31 [eguaztena] da azken eguna.
Izena ematerakoan, parte hartzaileek «bi hilabeteko kuota» ordaindu beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek, 40 euro (20 hilabeteko).
Astean egun batez batuko dira ikastaroetako parte hartzaileak Amorotoko Kultur Etxean. Hala, gorputzak mugitzeko eta askatzeko aukera izango dute herritarrek ikasturte osoan zehar.
Hitzorduak. Azaroaren 5etik hasita, martitzenero eskainiko dituzte pilates saioak, 19:00etatik 20:00etara. Bestalde, azaroaren 6az geroztik, eguaztenero elkartuko dira, ordu berean, yoga ikastaroetan parte hartzea erabakitzen dutenak.