Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabalik dago Ondarroako Boga Boga Emakumion Elkartean izena emateko epea

Urriaren amaiera arte eman daiteke izena. Taldekideak eguenero batzen dira Etxelilan lagunarteko giroan, 16:30etik 18:30era.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/10/23

Abian da Ondarroako Boga Boga Emakumion Elkartearen ikasturte berria. Aurreko astean hasi ziren abantean, eta maiatzaren erdira arte hainbat gairi buruz berba egiteko eta ikasteko aukera edukiko dute bertan batzen diren andre helduek. Taldekideek esan dutenez, taldera jende berria gehitzea nahi dute; herriko emakumee heldu guztiei gonbidapena luzatu diete. “Taldekide berriak beso zabalik hartuko ditugu”. Interesatuek urriaren amaiera arte izena eman ahal dute.

Taldekideak eguenero batzen dira Etxelilan lagunarteko giroan, 16:30etik 18:30era. Nabarmendu dutenez, hara hurreratzen direnek emakumeen txoko eta babesleku bat aurkituko dute. Naroa Argoitia Iñurrita taldearen dinamizatzaileak gogorarazi duenez, taldeak “lasai eta konfiantzan” berba egiteko espazio bat eskaintzen du. Zehatz esateko, euren kezka edo nahiei buruz berba egin eta elkarbanatzeko espazio bat izango dute parte hartzaileek. “Eguneroko gaiei buruz konfiantzan eta lasai berba egin, lantzeko eta ikasteko espazio egokia da. Gure helburua elkarregaz gustura egotea da”.

Argoitiak esan du ikasturte berrirako programa “anitza eta zabala” prestatu dutela. Ikasturte osoan hainbat gai eta arlo landuko dituzte, beti ere, emakumeen jabekuntzaren ikuspegitik. “Beti kulturagaz edo arteagaz lotutako zer edo zer  egongo da. Antzerki edo filmeren bat ikustera joateko irteeraren bat egingo dugu. Etxelilan bertan kulturagaz lotutako zer edo zer antolatzeko asmoa ere badugu: filmeen proiekzioa edo mitologiari buruzko erakusketaren bat, esate baterako”.

Gainera, hilero, jabekuntzagaz lotutako bi jardunaldi egingo dituzte. Bestelako berbaldietan ere beste hainbat gai landuko dituzte .”Harremanei buruz berba egitera etorriko da Nerea Redondo, elikadura ere landuko dugu, psikologia, indarkeria matxista… Oro har, interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai landuko ditugu. Saioak, egia esan, oso parte hartzaileak izaten dira”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.