2019/10/23

Lea-Artibai Amankomunazgoaren lehendakaria

Rakel Elu Bengoetxea: "Zubilanak egin ditut langile eta politikarien artean"

2015 urtean hautatu zuten Elu lehendakari. Ordutik, gizarte eta ingurumen arloetan buru-belarri lan egin du, mankomunitatea indartuz. Eguenerako [urriak 31] iragarri dute lehendakari berriaren izendapena, 17:30ean izango da ekitaldia.

Andoni Arrizabalaga ondarrutarra heriotzara kondenatu zutenekoa

Burgosko auzi ezagunaren aurrekaria izango zenean epaitu zituzten Andoni Bedialauneta, Jose Ignacio Uribe, Jesus Mari Aramaio eta Iñaki Garcia. Auzi berean epaitu zuten Andoni Arrizabalaga 'Itziarren semea' ere.

Eguraldi eskasa baina giro ona eduki dute Markina-Xemeingo Teresa Donearen jaietan

47 umek parte hartu dute jauen baitan ospatu den 25. Margo Lehiaketan. Jolasak eta musika izan dira protagonista.

58 pilotari ohi kantxaratuko ditu berriz, Markina-Xemeingo Master Goxua Txapelketak

Azaroaren 8an hasiko da Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak antolatutako norgehiagoka. Bi mailatan banatuta jokatuko dute bikoteek. Atzo aurkeztu zuten norgehiagoka.

Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean egingo duten manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Altsasuko zazpi gazteei babesa adierazteko manifestazioa egingo dute zapatuan [urriak 26], eta Markina-Xemeindik, Ondarroatik (Mutrikun egingo du geldialdia) eta Aulestitik autobusak aterako dira. Guztietan aldez aurretik izena eman behar da.

Boga-Boga Emakumion Elkarteko kideak

Zabalik dago Ondarroako Boga Boga Emakumion Elkartean izena emateko epea

Urriaren amaiera arte eman daiteke izena. Taldekideak eguenero batzen dira Etxelilan lagunarteko giroan, 16:30etik 18:30era.

Pentsiodunen mozioa onartu du Ondarroako Udalak

EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin onartu da mozioa.

bizilagunak

Aurten ere Bizilagunak ekimena egingo dute Berriatuan, azaroaren 17an

Ekimenean parte hartu nahi dutenek telefonoz deitu (615 84 34 20) edo posta elektronikoa bidali ahal dute: bizilagunakberritxu@gmail.com.

15. Kameratoia euskal ikus-entzunezkoen rallya asteburuan ospatuko da Lekeition

Gaur [urriak 23] da lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Gaia barikuan [urriak 25] emango dute, eta grabaketak zapatuan [urriak 26] egin beharko dira.

Gehiago