'Basa' liburuagaz estreinatu du ikasturtea Ondarroako irakurle taldeak
Miren Amuriza idazlea izan dute gonbidatu Liburuen Amuak irakurketa taldearen lehen hitzorduan.
Literatur Amuak jaialdiaren ekimenagaz eman diote hasiera ikasturteari Ondarroako irakurle taldekoek. Horrela, atzo [Urriak 25 ] Joxemari Urteaga idazle eta kultur eragileak gidatuta, Basa liburuari buruz berba egiteko tartea eduki zuten Miren Amuriza idazle berriztarragaz batera.
Liburutegian egin ohi dituzte saioak irakurle taldekoek, baina atzo Kofradia Zaharra izan zuten bilgune. Inoizko lagun gehien batu zen gainera Sabina izeneko adineko emakumea protagonista duen liburuaren nondik norakoak partekatzeko. Amurizaren lanaren xehetasunak idazlearen ahotik jakin eta lasaitasun osoz solasaldian jardun zuen hogei bat laguneko taldeak.