Ondarroak jatorri aniztasunaren inguruko webgunea dauka
Ondarroako Jatorri Aniztasuna Zenbakitan izeneko atari digitalak herrian dagoen jatorri aniztasuna hainbat modutara aurkezten du; datuak, grafikoak eta taulak kontsulatatu ahal dira.
Datuak, grafikoak, taulak eta bestelako elementuak informazioa antolatzeko tresna legez erabili ahal dira. Eta hori bera da Aztiker soziologia ikerguneko zentroak Ondarroako Udalaren eskariz egin duena. Herrian dagoen jatorri aniztasuna balioan jarri eta gaur egun Ondarroak bizi duen errealitatea denen eskura jartzeko, Ondarroako Jatorri Anizatasuna Zenbakitan webgunea estreinatu dute.
Hiru urteko lanketa egin eta gero sortu da atari digitala. Eta, udal ordezkarien esanetan, webgunea Ondarroan dagoen aniztasuna ulertzeko «baliabide ederra» da. «Askotan gure inguran zer daukagun sakonago jakiteak ondokoari laguntzea errazten digu». Gainera, parametro ezberdinak erabiliz, askotariko azterketak egin ahal direla ere azaldu dute Aztikerreko langileek.
Atari digitala herritar guztien eskura dagoela azpimarratu dute; Ondarroako Udalaren webgunetik kontsultatu ahal da.