Ondarroako EAJk salatu du Ondarroako Udala urtebete baino gehiagoko atzerapenagaz ari dela fakturak ordaintzen
Jeltzaleek esan dutenez, EH Bilduren Gobernu Taldeak ordainketak atzerapenagaz egin ditu. "Joan den astean onartu zen Herribusak 2017ko uztailetik 2018ko maiatzera bitartean eskainitako zerbitzuari dagozkion 69.682,36 euro ordaintzea". Gertatutakoa gaitzetsi eta Kontratazio Mahaia astero batzartzeko eskatu dute jeltzaleek.
Ondarroako EAJren kideek azaldu dutenez, joan den asteko martitzenean [urriak 22] egindako Osoko Bilkuran onartu zen atzeratutako fakturei aurre egiteko 273.609,57 euro ordaintzea. “Faktura gehienak 2018 eta 2017koak ziren, baina lehenagokoak ere badaude tartean”.Oro har, Ondarroako Udala urtebete baino gehiagoko atzerapenagaz ari dela fakturak ordaintzen esan dute, nahiz eta administrazio publikoek gehiennez 60 egun eduki ordainketa egiteko. Horren aurrean, “arduratuta” daudela esan du Maria Dolores Etxano Varela Ondarroako EAJren taldeburuak.
Ordaintzeke dauden faktura horien artean, 69.682,36 euro Herribusa zerbitzuak 2017ko uztailetik 2018ko maiatzera eskainitako zerbitzuari dagokionak direla esan dute. “8.209,63 euro berandutze interesak dira”. Jeltzaleek esan dute ordainketak atzerapenagaz egiteak Herribusa “zerbitzuaren egonkortasuna arriskuan” jartzen duela.
Herribusa kudeatzen duen enpresak udalari judizialki eskatu dio faktura ordaintzeko. Horren aurrean, Ondarroako EAJren kideek ordainketa egitearen alde bozkatu zuten. “Zerbitzu horiek benetan eman dira. Ordaintzen ez zaien enpresen bideragarritasuna arriskuan jar daiteke”, azaldu zuen Etxanok. Horrez gain, Herribusa Ondarroan “zerbitzu garrantzitsua” dela esan zuen. “Udalak gehien zaindu behar duen zerbitzuetako bat da. Azken urteotako gorabeherako saihestu behar ditugu: enpresa aldaketak, fakturak ez ordaintzea, zerbitzua bertan behera geratzea…”. Etxanok gaineratu zuen “zerbitzu egonkorra bermatu” behar dela, “ahalik eta kontraturik luzeenagaz, Kontratuen Legeak ahalbidetzen duen bezala”.
Herribusaren kasuan, kontratazio txostena tramitatu ere ez zela egin Maria Dolores Etxanok. “Gobernu taldeak dena ahoz egin zuen, kontraturik gabe. Horrela ezinezkoa da fakturak ordaintzea”.
Bide horretatik, EAJk Udal Gobernuari proposatu dio Kontratazio Mahaia “modu egonkorrean” martxan jartzeko. “Gure proposamena da, hasieran behintzat, astero batzartzea entitatearen kontratazioa modu egokian antolatzeko, Arlo Publikoko Kontratuen Legea bete ahal izateko, jasotzen ditugun zerbitzuak behin betikoz legeak ezartzen dituen epeean barruan egiteko”.
Etxanok salatu zuen gaur egun EH Bilduk zuzentzen duen gobernu taldeak kontratazio txostenak ez dituela zuzen betetzen. “Administrazio publikoak faktura bat ordaindu ahal izateko beharrezkoa da Arlo Publikoko Kontratuen Legearen izapide guztiak betetzea, eta Ondarroako Udalean kontratazio txostenak ez dira zuzen tramitatzen“. Herribusaren kasuan, gainera, tramitatu ere ez zela egin dio. “Gobernu taldeak dena ahoz egin zuen, kontraturik gabe. Horrela ezinezkoa da fakturak ordaintzea”.
Jeltzaleek KamiƱazpi eta Arta Biderako irisgarritasun proiektuak aurreikusteko eta egiteko eskatu diote EH Bilduri, “Herribusaren zerbitzua Bizkaibusekoagaz osatu ahal izateko”.