Sormen eta lehen sorospen ikastaroak eskainiko dituzte Ziortza-Bolibarren
Azaroaren 9an [zapatua] Koloro Sormen Lantegia egingo dute, frontoian. Azaroaren 16an [zapatua], berriz, Lehen Sorospen Kurtsoa, udaletxean. Urriaren 31 [eguena] da azken horretan izena emateko azken eguna.
Zirotza-Bolibarko Udalak bi ikastaro antolatu ditu azaroarko.
Azaroaren 9an [zapatua], Koloro Sormen Lantegia egingo dute 17:00etatik 18:30era, frontoian. 4 urte baino gehiago duten bizilagunek eman dezakete udaletxean izena, 10 euro ordainduz. Antolatzaileek adierazi dute “zikintzeko beldurrik gabe sortzeko arropa aproposa” eraman beharko dutela parte hartzaileek.
Bestetik, Lehen Sorospen Kurtsoa eskainiko dute herritarrentzat, doan. Azaroaren 16an [zapatua] izango dute hitzordua 11:00etan, udaletxean, baina aldez aurretik izena eman behar da. Urriaren 31 [eguena] da horretarako azken eguna, eta bi bide ahalbidetu dituzte: 630 387 711 telefono zenbakira deituz edota “Guraso Elkarteko kideren bati esanda”.