2019/10/30

Idoia Garzes Aldazabalek irabazi du Augustin Zubikarai saria

Epaimahaiaren iritziz, Idoia Garzes Aldazabal lasartearrak aurkeztutako 'Mendiko gaitza' nobela beltz atipikoa izan da aurten aurkeztu dituzten 24 proiektuen artean onena. Urtebete edukiko du proiektutik abiatuta liburua idazteko.

Elkanoren garaiko euskal kostaldearen berri emango dute Lekeition

Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendariak eta Aitor Leniz historialari eta arkeologo lekeitiarrak Euskal Herriko  XV. mende amaierako eta XVI. mendeko lehen erdiko urrezko garaia ezagutzera emango dute bihar kultur etxean eskainiko duten solasaldian.

Horma-irudia

Amaitu dituzte Berriatuko kioskoko horma-irudiko margoketa lanak

Prozesu parte hartzaile baten bitartez, herriko belaunaldi ezberdinetako pertsonekin margolan bat sortzea izan da asmoa. Irailean hasi ziren horma-irudia diseinatzen, eta urrian kolorez bete dute.

Mutrikuko Gaba Beltzak erroetara buelta egingo du aurten

Gaba Beltza girotzen hasita badaude ere, ekintzarik nagusienak eguenean, barikuan eta zapatuan egingo dituzte.

Peru Abarka album lehiaketako lan berria aurkeztuko dute

Bihar [urriak 31] aurkeztuko dute lana udaletxeko osoko bilkura aretoan. Aurkezpenaren ostean, liburu sinaketa eta kopaua egongo dira.

Galartza auzoa eta bere historia ezagutu dute etxebarritarrek Baserriz baserri

Etx kultur elkarteak mendi martxa antolatu zuen domekan [urriak 27], herriko auzoa ezagutzera emateko. 60 lagunek parte hartu zuten ekimenean.

Sarek larriki gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa egingo du Gasteizen

Martitzenean [urriak 31] zendu zen Jose Angel Otxoa de Eribe presoaren egoera berriz ez gertatzea eskatuko du Sarek zapatuan [azaroak 2]. Manifestazioa 17:00etan aterako da, Artium paretik. Ondarroan eta Lekeition autobusak antolatu dituzte.

Ariman Gaba ospatuko dute bigarrenez Ondarroan

Antolatzaileek herritarrak "inork ez ezagutzeko moduan" mozorrotzera gonbidatu dituzte. Kamiñazpiko biribilgunearen azpian ipini dute hitzordua, 20:00etan.

R.M. Azkue Sariak

Martxan da Ispasterko III. Literatura Lehiaketa

Azaroaren 22a [barikua] dute parte hartzaileek lanak bidaltzeko azken eguna. 2013. urtetik aurrera jaiotako bizilagunak aurkeztu daitezke lehiaketara.

Gehiago