Domu Santu egunean kostaldeko bidetik sartu beharko dira Ondarroako hilerrira ibilgailuak
Elizpean itxi egingo dute ibilgailuentzako bidea, eta motoek ere ezingo dutela bide horretatik igo ez jaitsi. Elizpetik Antiguarako bidea oinezkoentzat soilik izango dela nabarmendu dute udal ordezkariek.
Domu Santu egunean[azaroak 1] hilerrira joango den herritar kopurua ikusirik Ondarroako udal ordezkariek arretaz ibiltzeko eskatu dute. Jakitera eman dutenez, ibilgailuak kostaldeko bidetik sartu beharko dira hilerrira. Elizpean itxi egingo dute ibilgailuentzako bidea, eta motoek ere ezingo dutela bide horretatik igo ez jaitsi gogorarazi dute. “Azaroaren 1ean bide hori bakarrik oinezkoena izango da”.
Elizpetik Antiguarako bidea oinezkoentzat soilik izango dela nabarmendu dute. Gaineratu dutenez, hilerri inguruan ere oinezkoek izango dute lehentasuna. “Arazoak gutxitzeko komeni da soilik behar-beharrezkoa dutenek erabiltzea autoa hilerrira igotzeko”. Udaltzaingoak bere aldetik seinaleei jaramon egiteko eskatu du, eta hilerrira igo eta jaitsi bide beretik egiteko. “Hilerritik jaisteko ere ezingo da Txomin Agirre kaletik zehar ibilgailuan igaro”.