Auto eta kamioi batek elkar jo dute Berriatuan
Istripuaren ondorioz, autoan zihoan pertsona bat Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman behar izan dute.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, istripua gaur [azaroak 5] goizean gertatu da, 10:30ak baino minutu batzuk arinago BI-633 errepidean, Berriatuan. Esan dutenez, auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta ondorioz, autoan zihoan pertsona bat Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman behar izan dute.
Istripuaren ondorioz, errepidearen bide bat itxita geratu da hasiera batean. Langileak bidea garbitzen ibili dira, eta bien bitartean, Ertzainak zirkulazioa zuzendu du. 12:15 ingurutik bidea zabalik dago eta ibilgailuak normaltasunez igaro ahal dira.
Epe motzean gertatzen den bigarren istripua da hau. Horren harira, eta errepide horretatik egunero 7.000 ibilgailu igarotzen direla kontuan hartuta, herritarrek sinadura bilketa hasi zuten.