Gidabaimena euskaraz ateratzeko diru laguntzak emango ditu Ondarroako Udalak
Deialdia aste gutxi batzuk barru publikatuko dute, eta orduan eskatu ahal izango dute laguntza hurrengo hilabeteetan azterketa teorikoa euskaraz egiteko asmoa duten guztiek.
Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, aurten ere gidabaimena euskaraz ateratzeko diru laguntzak eskainiko dizkiete herritarrei. “Ondarroan gazteak dira euskaraz gehien hitz egiten dutenak, %90etik gora, eta ikasketak ere euskaraz egiten dituzten arren, gidabaimena ateratzeko orduan gaztelerara jotzen duten gehienek”.
Arantza Atxurra Aranguren Euskara zinegotziak azaldu duenez, herriko gazteek ikasketa prozesua euskaraz egiten duten modura, gidabaimena ere euskaraz ateratzea litzateke naturalena. “Gidabaimena euskaraz ateratzeko dauden zailtasunak handiagoak direla burutik kendu behar ditugu”. “Hesi” hori apurtzeko nahiagaz, gidabaimeneko azterteketa teorikoa euskaraz egiteko laguntzak ematea erabaki du udalak. Besteren artean, matrikularen %25a berreskuratzeko aukera egongo da.
Deialdia aste gutxi batzuk barru publikatuko dute, eta esan dutenez, orduan eskatu ahal izango dute laguntza hurrengo hilabeteetan azterketa teorikoa euskaraz egiteko asmoa duten guztiek. Bien bitartean, informazio gehiago nahi dutenek udal euskara zerbitzura jo dezakete, mrey@ondarroa.eus posta elektronikora idatzi edo 94-683 36 68 telefono zenbakira deitu.