Goya sarietarako bederatzi izendapen dituen 'Barbacana, la huella del lobo' film dokumentala proiektutatuko dute Mutrikun
Filma azaroaren 13an proiektatuko dute, 19:00etatik aurrera, Zabiel kultur etxean. Proiekzioaren aurretik Carlos de Hita naturaren soinuetan adituaren partaidetzaz gozatzeko aukera ere egongo da.
GNaturaldiaren eskutik, eta Acaju ekoiztetxearekin lankidetzan, Gipuzkoako zazpi udalerritan proiektatuko dute Arturok Menorrek zuzendutako Barbacana, la huella del lobo film dokumentala. 2020 Goya sarietarako bederatzi izendapen dituen zinta azaroaren 13an 19:00etatik aurrera proiektatuko dute Mutrikuko Zabiel kultur etxeko proiekzio gelan. Urrian estreinatutako dokumentala OƱatin, Azpeitian, Errenterian, Tolosan, Eibarren eta Donostian ere proiektutako dute.
Doakoa izango den Mutrikuko saioan, gainera, Carlos de Hita naturaren soinuetan adituaren partaidetzaz gozatzeko aukera ere egongo da. Filma proiektatu aurretik, Otso baten entzumenarekin soinu erakustaldiarekin gozaraziko ditu bertaratuak.
Proiekzioarekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzako GNaturaldia programak, naturara hurbildu nahi ditu herritarrak. Zinema digitaleko kamerarik modernoenekin eta tresnarik aurreratuenekin filmatutako dokumentalean, hain zuzen, otsoak natura bete-betean ikus daitezke. “Irudi eta soinuzko ikuskizun bat gure zentzumenentzat”.
Dokumentalean otso saldo baten bizimodua erakusten da, haren ingurune naturalean. “Otsoen errealitate soziala hurbilagotik ezagutzeko aukera egongo da”. Oro har, otsoen eta nekazaritza estentsiboaren gatazka gabeko arteko harremana erakusten du zintak. “Filmak ezagutzera eman nahi du zer nolako garrantzia duen otsoak ekosistema iberiarretan, eta zer kontserbazio arazo dituen”.
Naturarekin birkonektatzea sustatzeko asmoz, bestalde, filma Gipuzkoako ikastetxe guztien eskura jarriko dute hurrengo ikasturtean. “Baita gida didaktiko bat ere, zeinari esker irakasleek haren edukia landu ahal izango baitute ikasgeletan”.