Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerkizaleen gosea asetzera dator Mutrikuko Antzerkiaz Blai! jaialdia

Hamar lan taularatuko dituzte barikutik abenduaren 15era arte Zabiel kultur etxeko ganbarako agertokian. Hika Teatroaren 'Txarriboda' antzezlan arrakastatsua arduratuko da aurtengo jaialdia zabaltzeaz.

Txarriboda antzezlana hika teatroa otxabi studioa. Argazkia: Otxabi Studioa.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/11/06

Antzerki munduan murgiltzeko aukera edukiko dute datozen asteetan Mutrikura hurreratzen direnek. Barikuan [azaroak 8] hasiko da Antzerkiaz Blai!, eta abenduaren 15era bitartean, sei emanaldi eskainiko dituzte. Mutriku eta inguruko herrietako antzerkizaleen gosea asetzeko nahikoa antzerki dakartza aurtengo egitarauak. Hain zuzen ere, bost talderen eskutik adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako hamar lan taularatuko dituzte.

Emanaldi guztiak Zabiel kultur etxeko ganbarako agertokian eskainiko dituzte, eta abenduaren 1ean eskainiko duten antzezlana izan ezik, beste guztietan sarrera doakoa izango da. Zehatz esan, Txalo produkzioaken Rita lan ezaguna ikusteko bost euro ordaindu beharko dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, aldez aurretik sarrerak erosteko aukera egongo da turismo bulegoan. Azaroan 25ean jarriko dituzte salgai.

Hika Teatroaren Txarriboda antzezlan arrakastatsua arduratuko da aurtengo jaialdia zabaltzeaz. Barikuan [azaroak 8] 19:00etan hasita eskainiko dute Mireia eta Imanolen ezkon-festa oinarri duen antzezlana. Taulagainean, besteak beste, Iñaki Maruri aktore ondarrutarra ikusteko aukera egongo da. Marurik aktore zein piano jotzaile papera betetzen du. Onintza Enbeita muxikarrak ere jarri du bere aletxoa, kantuen letrak eginez.

Punta-puntako euskal ekoizpenez gain, zaleek herrian sortutako lanez gozatzeko aukera edukiko dute

Mutrikuko udal ordezkariek antzerkizale guztiak gonbidatu dituzte saiora, eta jakitera eman dutenez, emanaldirako doako gonbidapenak aldez aurretik jasotzeko aukera egongo da liburutegian. 100 bat gonbidapen ipini dituzte eskuragai, eta horiek barikura arte eskuratu daitezke, honako ordutegian: 10.00etatik 13:00etara eta 17:00tatik 20:00etara. “Pertsonako, gehienez ere, lau sarrera eskuratu ahal izango dira”. 

Urtero modura, herriko antzerkigileen plaza ere izango da Antzerkiaz Blai! Punta-puntako euskal ekoizpenez gain, zaleek herrian sortutako lanez gozatzeko aukera edukiko dute. Urtebeteko etenaldia egin ondoren, Goizeko Izarra antzerki taldea Argazkiak eta Beldurrari aurre egin lanak taularatzeko prest dago azaroaren 24an. Gaztetxoez osaturiko Akelarre antzerki taldeak itxiko du aurtengo jaialdia. Maria Martinezek zuzendutako taldeak bost antzezlan txiki eskainiko ditu, bi emanalditan banatuta. Abenduaren 13an Sorpresadun pisua eta Ligatzeko klaseak eskainiko dituzte eta abenduaren 15ean, berriz, Roboten denda; Neskak, mendia eta beste guztiak eta Lorontzien epaiketa estreinatuko dituzte.

EGITARAUA:

  • Azaroak 8: Txarriboda (HIKA Teatroa), 19:00etan, Zabielen. Gonbidapenekin sartu ahalkoda. Gonbidapenak liburutegian daude eskuragai.
  • Azaroak 17: Harro nago Zirtaka antzerki taldearen haurrentzako ikuskizuna, 18:00etan, Zabielen.
  • Azaroak 24: Goizeko Izarra antzerki taldearen Argazkiak eta Beldurrari aurre egin antzezlanak, 19:00etan, Zabielen.
  • Abenduak 1: Rita (Txalo produkzioak), 19:00etan, Zabielen. Prezioa: 5 euro.
  • Abenduak 13: Akelarre antzerki taldearen Sorpresadun pisua eta Ligatzeko klaseak antzezlanak, 19:00etan, Zabielen.
  • Abenduak 15: Akelarre antzerki taldearen antzezlanak, 19:00etan, Zabielen: Roboten denda, Neska, mendia eta beste guztiak eta Lorontziaren epaiketa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.