Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasun pedalkadak eman ditu David Razkinek Errumaniaraino

Bi hilabeteko bidaia egin du David Razkin markina-xemeindarrak Errumaniako harrera etxe batetako umeei laguntza eramateko. Uhagonen kontatuko du bizitako esperientzia.

David Razkin eta Kuba Errumaniako harrera etxera heldu berri. Argazkia: David Razkin
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/11/06

Hilabete bi bizikleta gainean eta beste bat boluntario egin ditu David Razkin markina-xemeindarrak Bukaresteko (Errumania) Case ale Sperantei harrera etxean bizi diren 32 umeei ilusioa eta elkartasuna eramateko. Ekainaren 30ean ekin zion abenturari Bilbon, eta handik Bukaresteraino dauden 4.000 kilometroak osatu ditu Kuba bere txakurrarekin, Txakurbizi izeneko proiektu berezia gauzatzeko. Ahaztu ezineko bizipen hori azalduko du barikuan [azaroak 8], 20:00etan, Uhagon kulturgunean.

Antolakuntzak behar asko eman zion, baina heldu zitzaion eguna azkenean. Euskadi Fundazioaren laguntzagaz Orbeak emandako bizikleta esku artean irten zen Bilbotik Bizkaiko Txirrindulari Eskoletako txirrindulari gazteak ondotik zituela. Irteera neutralizatuan eman zuten buelta Bilbotik, denek batera, Bukaresterainoko bidaiari hasiera emanez.

Bilboko irteeran lankide eta lagunekin. Argazkia: David Razkin

Lagunduta abiatu zen Bilbotik eta zenbait egunetan errepidean ere izan zituen bidelagunak. Lehen astean bere lankide diren irakasle batzuk batu ziren bidaiara, eta lehen bost egunak egin zituen eurekin. Araba eta Nafarroa zeharkatu eta Pirinioak arte eurekin eman zituen pedalkadak. Egunik gogorrenak izan ziren, erritmoa hartu barik zeuden -eta Razkin eta Kuba txakurra.

Hainbat bidelagunekin partekatu du esperientzia: anaia eta lobak izan zituen bidelagun Frantziako tartean

Frantziatik Italiara igarotzea zuen lehen asmoa Alpeetatik, eta, gero, Italiako iparralde dena egin Turinetik Veneziara. Lyon (Frantzia) ingurura joatea ere espero zuen, bertan dagoen Maristen sorrerako etxera, baina ezin izan zuen joan, ez zelako ongietorria izan kanpinagaz, txakurragaz, zikin… Beraz, bertara joan barik Alpeetan denbora gehiago egitea erabaki zuen, hala, Austriara sartu zen, Dolomitetara. Kuadrillako bat izan zuen bidelagun, gainera, tarte horretan; hegazkina hartu zuen lagunak Veneziara, bizikleta eta guzti, eta elkarregaz Dolomitak zeharkatu zituzten.

Beste batzuekin ere partekatu du esperientzia: anaia eta lobak izan ditu bidelagun Frantziako tartean, beste lankide bat Italiako iparraldean, kuadrillakoa Dolomitetan, beste hiru kuadrillako Zagrebetik (Kroazia) Belgrad-erainoko (Serbia) zatian… Lagunak ere bere plangintzara moldatu dira, kanpinean lo egin dute euren gauzekin.

David Razkin eta ‘Kuba’ bidaiatzen. Argazkia: David Razkin

Pasadizo ugari. Bizikleta gaineko esperientziak jendea ezagutu eta proiektua ezagutzera emateko aukera eman zion Razkini. Une bereziak bizi izan ditu. Esate baterako, Esloveniako semaforo batean geratuta zegoela, ondoan zituen beste zikloturista bigaz hasi zen hizketan. Nora zihoan galdetu zioten eta proiektua kontatu zien, eta, beste barik, diru laguntza eman zioten proiekturako.

Momentu berezia izan zen Razkinentzat bai eta Errumanian bizitako bat ere. Iluntze baten, artotza oste baten kanpatzeko lekua aurkitu zuen, eta han zegoela, artzain nagusi bat igaro zen bertatik ahuntz, ardi eta txakurrekin batera. Hizkuntza ezberdinak erabilita, ezin izan ziren komunikatu. Hala ere, «agian txarto nago hemen baina bihar goizean banoa» esaten ahalegindu zen Razkin. Gauean, txakurra zaunka hasi zen. Kanpin dendatik irten eta artzaina eta haren semea aurkitu zituen. Semea itzultzaile modura ekarri zuen gizonak, eta besapean, gainera, euren ahuntzen esneagaz egindako hiru gazta zati, esne botila bat eta bertako likore destilatua. Semeari Txakurbizi proiektua azaldu zion Razkinek ingelesez, eta hirurak batera egon ziren izarrak ikusi bitartean kontu-kontari.

Beste hilabete Errumaniako harrera etxean egin zuen. Bertan 5 eta 19 urte bitarteko ume eta gazteak daude, eta ume horiei konpainia egin eta eurekin jolastea izan da bere zeregina.

Pedalkadaz pedalkada aurkitu du elkartasuna markina-xemeindarrak. Goiz erdian kafetxoa hartzea gustuko zuen eta taberna askotan, txakurra kaxan zeramala ikusita, nondik zetorren galdetzen zioten, eta proiektua ezagututakoan kafea ordaintzea ere ez zioten uzten. Berdina gertatu zitzaion bizikleta konpontzera eraman behar izan zuen bakoitzean, jendearen eskuzabaltasunagaz aurkitu da. Beroa izan zuten bidaiako txarrena, eta Kubak parrilako kutxara salto egiten ikasi izana puntu garrantzitsua izan da bidaia erosoagoa izateko. Laguntasun handia izateagaz gainera, txakurrak zaindari lana egin du, bai bizikleta zaintzeko bai eta gauetan bateren bat edo animaliaren bat hurreratzen bazen ohartarazteko. Biek gozatu dute errepideko momentua.

David Razkin umeekin jolasten umeen harrera etxean. Argazkilaria: David Razkin

Harrera etxean. Bidaia guztia eginda, 60. egunean justu, abuztuaren 28an, heldu ziren umeen harrera etxera. Kilometro bat falta zenean malkoak atera zitzaizkion Razkini emozioagaz. Bi hilabete eta gero bertan zegoen. Harrera beroa egin zioten; ume denak hurreratu zitzaizkion eta pozik hartu zuten bai eta Kuba ere.

Umeek atzean zituzten istorio latzak bihotzeraino heldu zaizkio. Euretako bat esaterako, gurasoek saldu egin zuten 5 urtegaz.

Beste hilabete egin zuen harrera etxe horretan, irailaren amaierara arte. Bertan 5 eta 19 urte bitarteko ume eta gazteak daude, eta ume horiei konpainia egin eta eurekin jolastea izan da bere zeregina. Umeek atzean zituzten istorio latzak bihotzeraino heldu zaizkio. Euretako bat esaterako, gurasoek saldu egin zuten 5 urtegaz; trafikatzaile batzuei saldu zioten kalean eskatzeko, eta poliziak aurkitu zuen gau batean kartoi artean lotan. Ordutik dago harrera etxean. Hori eta beste istorio asko ezagutu ditu; ospitaletik harrera etxera bidalitako umeenak gurasoak kolpatzen zituztelako edo baldintza gordinetan zeudelako.

Razkin eta umeak. Argazkilaria: David Razkin

Proiektuaren bidez jendeak egindako ekarpenekin ume horiei bizipoza emateko ekimenak ordainduko dituzte. 4.000 euro lortu nahi zituzten umeei laguntzeko, baina 6.100 euro lortu zituzten azkenean. Errumaniako gobernuak hezkuntza eta mantenua ordaintzen die umeei, baina beste era bateko gabeziak dituzte. Arratsaldeak, asteburuak, oporrak luzeak dira ezer ez, inor ez duenarentzat. Horrela, antzerki tailer bat edukiko dute barikuro, eta hiru hilabetero zinemara joateko edo eskolaz kanpoko ekimenak edota irteerak egiteko aukera izango dute.

Hilero pasatuko diote zertarako erabili duten dirua Razkini, eta berak, sare sozialen bidez jakinaraziko du. Bidaia gogor bezain polita eta guztiz aberasgarria izan da egin duena, ahazterik ez duen horietakoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.