Odola ematera deitu dituzte herritarrak
Ondarroan barikuan [azaroak 8] egongo da autobusa, Lekeition azaroaren 25ean eta Markina-Xemeinen azaroaren 29an.
Eman odola, nigan bizi lelopean Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak odola ematera deitu dituzte Lea-Artibaiko herritarrak. Autobusa egongo da Ondarroan, Lekeitio eta Markina-Xemeinen.
- Ondarroan odola batzeko autobusak Itsasaurre pasealekuan egingo du geldialdia barikuan [azaroak 8]. 17:00etatik 20:30era bitartean odola eman nahi dutenek hori egiteko aukera edukiko dute.
- Lekeition azaroaren 25ean egongo da. Independentzia plazan egongo da 10:00etaik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
- Azaroaren 29an Markina-Xemeinen egongo da 29an, herriko plazan, 17:00etatik 20:30era.