Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lea-Artibai eta Mutrikuko 25.856 biztanle zeuden deituta botoa ematera

Zazpi hilabetetan bigarren Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak egin dira. Hemen apirileako hauteskundeetako emaitzen balorazioa, hautagaien zerrenda eta alderdi politikoek Madrilerako dituzten asmo orokorrak.

Hauteskunde egun bateko boto zenbaketa, Markina-Xemeinen.
Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/11/07

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte gaur [azaroak 10]; zazpi hilabetean bigarrenak. Apirilaren 28ko emaitzekin ez dute Espainian gobernurik osatzea lortu. PSOEk eskuratu zituen boto gehien orduko hartan, eta Pedro Sanchezek ez zuen gobernurik eratu. Izan ere, ez zen beste alderdi politikoekin akordioetara iritsi.

Lea-Artibain eta Mutrikun, 25.856 biztanlek eduki dute botoa emateko eskubidea. Lea-Artibain, hain zuzen, 21.623 herritarrek eman ahal zuten botoa, eta 4.233 biztanlek Mutrikun. 

Apirileko emaitzen irakurketa. Orain dela hiru urteko emaitzekin alderatuta, apirileko hauteskundeetan alderdi abertzaleek gora egin zuten Lea-Artibain eta Mutrikun. EAJ izan zen alderdirik bozkatuena, boto gutxi batzuengatik; jeltzaleak 7.520 botogaz nagusitu ziren, eta EH Bilduk 7.335 boto eskuratu zituen.

Hirugarren alderdi bozkatuena, 2016an legez, Elkarrekin Podemos izan zen. Nabarmentzekoa da apirileko hauteskundeetan EH Bildura bueltatu zirela orain hiru urteko hauteskundeetan Elkarrekin Podemosera joandako boto asko eta asko.

Lurraldez lurralde gertatu modura, parte hartzea nabarmen igo zen. Lea-Artibain, 2016. urtean %33,13ko abstentzioa edukitzetik aurtengo apirilean %24,25era jaitsi zen.

Hautagaiak. Koalizio abertzaleko Senaturako zerrendan bigarrena da Edriga Aranburu lekeitiarra; lehenengoz aurkeztu da Espainiar Gorteetarako hauteskundeetara.

EAJren zerrendetan hautagaitza errepikatuko dute Idoia Sagastiabal lekeitiarrak, eta Joseba Agirretxea eta Maria Dolores Etxano ondarrutarrek. Gipuzkoako Kongresurako zerrendaburua da Agirretxea, eta Bizkaitik Kongresurako bigarrena da Sagastizabal. Senaturako jeltzaleen bigarren hautagaia da Etxano. Agirretxeak eta Sagastizabalek kargua berretsi zuten apirilean. Eta Maria Dolores Etxano ondarrutarrak senatari izaten jarraitu zuen.

Oraingoan ere, lortutako eserleku horiek eta gehiago eskuratzeko nahia eta asmoa agertu dute bateko zein bestekoek. Hemen alderdi politikoen asmoak:

  • EH Bilduk dio euskal herritarren eskubideak defendatzera joango direla Madrilera, eta pertsonak zaindu eta bizitza duinak eraikitzeko konpromisoa hartu du: «Herritarren beharrei erantzungo dien politiken aldeko hautua egiten dugu oraingoan ere, gure herriko gehiengo sozial langileari ongizate soziala eta eskubideak bermatuko dizkien eredua lortze aldera».
    Euskal herritarren lehentasunak, enplegua, pentsioak, berdintasuna, hezkuntza, ekologia edota etxebizitza duina direla diote, eta hori dela Madrilen argi zabalduko duten mezua. Euskaldunen bizi kalitateari eragiten dioten kezka eta gaiak eramango dituzte Madrilera, «euskaldunen eskubideak zabaltzen dituzten eta ongizatea hobetzen duten politikak martxan jartzeko».
  • EAJk, berriz, Bizkai, Araba eta Gipuzkoa «portu onera» eraman nahi ditu. Hala, autogobernuaren mehatxuei eta estatuaren zentralizazio nahiei aurre egiteko lan egingo dutela adierazi dute behin baino gehiagotan. Espainiako erakundeen «egonkortasuna» mantentzea, «Euskadi eta autogobernua» defendatzea eta estatuko erakundeekin hitz egiten jarraitzea dira alderdi jeltzalearen asmo nagusiak. Euskal autogobernua defendatzeko, «Madrildik zuzenduko ez duten ahots propio bat izatea» beharrezkoa dela diote.
  • Elkarrekin Podemosek orain zazpi hilabeteko helburu berak finkatu ditu. «Botoa kontzentratu behar dela deritzo alderdiak, «erregimenaren tapoiari pultsua eutsi diezaiokeen beso bakarra dagoelako», eta beso hori Elkarrekin Podemos dela diote.
Erlazionatutako edukia[ELKARRIZKETA] Edriga Aranburu (EH Bildu)[ELKARRIZKETA] Joseba Agirretxea (EAJ)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.