Zazpi arraunlari Kaikuk, Donostiak, Oriok eta Urdaibaik fitxatu dituzte. Beste laurek arrauna behin-behinean uztea erabaki dute. Ordezko bila hasita dago Iñaki Errasti.
Zazpi hilabetetan bigarren Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak egin dira. Hemen apirileako hauteskundeetako emaitzen balorazioa, hautagaien zerrenda eta alderdi politikoek Madrilerako dituzten asmo orokorrak.
Ondarroako saregileek penaz diote euren ofizioa azkenak ematen ari dela herrian. Ondarroan, bost saregile geratzen dira, eta Bizkai osoan ere egoera ez da hobea. Eraikitzen ari diren lonja berandu datorrela esan dute
Bizkaitik Senaturako hautagaia da lekeitiarra lehen aldiz. Madriletik ere Euskal Herriaren aldeko lan asko egin daitekela dio, eragina duten erabaki asko bertan hartzen direlako.
Zerrendaburua da berriz ondarrutarra Gipuzkoatik. Apirilean lortu zuten babes zabala berresteko asmoa daukate, euskaldunen premiak Madrilen aurkezten eta defendatzen jarraitzeko.
Urtero modura eguna ekintzaz beteta dator. Goizetik gauera arteko egitarau oparoa prestatu du Katu Baltz Elkarteak.
Barikuan jokatuko dira partiduak Mendibarren frontoian. Oraindik dena erabakitzeko dago.
Zapatuetan 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik; domeketako ordutegia erabiltzaileek eta hezitzaileek adostuko dute. Gazteek aisialdirako duten gune baten beharra asetuko duela esan dute.
ETX kultur elkarteak antolatutako bilketa astelehenean hasiko da.
2020ko apirilaren 18an ospatuko da Etxebarriko hirugarren jaialdia. Bakarlari eta taldeek abenduaren 15era arte daukate izena emateko epea.
Talaixa Triatloi Klubak antolatuta, azaroaren 16an lehiatuko dute Mutrikuko XVII. Herri Krosa.
Oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, sua azkar hedatu zen ontzian. Larrialdi zerbitzuen arabera, ez da zauriturik egon, eta Pasai Donibaneko Zamakona ontziolan ere ez da kalte larririk egon.
Guztira sei bilera egingo dituztela zehaztu dute Munitibarko udal ordezkariek. Zapatuan [azaroak 9] egingo dira lehenengo biak, eta gainerakoak azaroaren 16an eta 23an.
Silken Uribarren hotelean batu ziren atzo proiektuaren arduradunak. Proiektu europarrak lau urtez egindako ikerketaren berri eman zuten.
Aulestiko eta Isparterko herritarrek San Martin Eguna ospatuko dute; batzuek zapatuan eta besteek astelehenean, zer edo zer egin edukiko dute.