Abian da Ondarroako PERUrEKIN elkartearen bigarren eskuko azoka solidarioa
Azoka zabalik dago hilaren 24ra arte, Alamedako udal erakusketa aretoan
Beste urte batez PERUrEKIN elkarteko boluntarioek bigarren eskuko azoka solidarioa zabaldu dute Udal Erakuske Aretoan. Azoka zabalik dago hilaren 24ra arte, honako ordutegian: astelehentik barikura, 19:30etik 21:00etara eta zapato-domeketan, 10:30etik 14:00etara.
Bigarren eskuko jostailuak, liburuak, etxerako apaingarriak… saltzeaz gain, elkarteko kideak materiala biltzen ere ibiliko dira azoka zabalik dagoen bitartean. Herritarrei erabiltzen ez duten edo behar ez duten edozein gauza eramateko deia egin diete elkarteko kideek. Hori bai, erabilgarriak direnak eramateko azpimarratu dute.